CBE i3lab: Nor gara
Aitor Mendia-Urrutia
Aitor Mendia-Urrutia Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) fakultateko irakasle-ikertzailea da. Ikasle zenean Challenge Based Education metodologian oinarritutako hainbat proiektutan parte hartu izan du (adb. IKD Gazte.). Egun, CBE i3lab laborategi iraunkorreko talde motorreko eta EmPACT i3 (2024-2026) proiektuko partaide da.
Ana Bilbao-Goyoaga
Ana Bilbao-Goyoagak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa fakultatean dozentzia ematen du Enpresarako Ingelesa ikasgaian. Filologia ingeles eta alemanean lizentziatua da Deustoko Unibertsitatean eta doktorea UPV/EHUn. Formakuntza ematen du Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza metodologian eta jasangarritasunean FOPU ikastaroen bidez 2022. Urtetik hasita. Hainbat Hezkuntza Berrikuntza Proiektuetan (HBP) hartu du parte kide eta koordinatzaile gisa. Egun, CBE i3lab laborategi iraunkorreko talde motorrean hartzen du parte.
Esther Cruz-Iglesias
Esther Cruz-Iglesias UPV/EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle-ikertzailea da. Ocean i3 proiektuan ikertzaile moduan parte hartu izan du 2019tik 2023ra bitarte, proiektuan lantzen diren gaitasunak definitzen eta ebaluatzen lagunduz. Egun CBE i3 laborategi iraunkorreko talde motorrean parte hartzen du, bai eta EmPACT i3 (2024-2026) proiektuan ere.
Frederik Verbeke
Frederik Verbeke UPV/EHUko Letren Fakultateko Filologia eta Historia Saileko irakasle agregatua da. Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (HELAZ) metodologia aktiboen inguruko formatzailea da 2019 geroztik. Ocean i3 (2018-2023) proiektuan parte hartu izan du eta egun CBE i3 laborategi iraunkorreko talde motorrean eta EmPACT i3 (2024-2026) proiektuan parte hartzen du. ENLIGHTeko (2024) Blended Intensive Programme (BIP) “Connecting Cultures” koordinatu zuen, Chalenge Based Education (CBE) praktikara eramanez.
Itziar Rekalde-Rodríguez
Itziar Rekalde-Rodríguez CBE i3lab laborategi iraunkorreko koordinatzailea da eta Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle agregatua. UPV/EHUko Ocean i3 (2018-2023) proiektuko koordinatzailea izan da eta gaur egun EmPACT i3 (2024-2026) proiektukoa.
Julieta Barrenechea
Julieta Barrenechea es Socióloga por la Universidad de Buenos Aires y Doctora en Filosofía de la Ciencia por UPV/EHU. Es la responsable de proyectos de Innovación Educativa y Empleabilidad en Euskampus Fundazioa y para el Campus Transfronterizo Euskampus Bordeaux. Ha sido la coordinadora por Euskampus Fundazioa de Ocean i3 (2018-2023) y actualmente del proyecto EmPACT i3 (2024-2026).
Olatz Zinkunegi-Goitia
Olatz Zinkunegi-Goitia doktorego ikaslea da Eusko Jaurlaritzak emandako doktore aurreko kontratu bati esker “Hezkuntza: Eskola, Hizkuntza eta Gizartea” UPV/EHUko doktorego programan. Itziar Rekalde-Rodríguez-en eta Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga irakasleen zuzendaritzapean egiten ari den doktorego tesiaren izenburua “Enplegagarritasuna Garapen Jasangarrirako Hezkuntzan: egoeraren azterketa eta etorkizuneko proposamena” da. Ocean i3 hezkuntza berrikuntza proiektuan parte hartu izan du ikasle eta ikertzaile moduan eta gaur egun EmPACT i3 (2024-2026) proiektuko kide da.
Paula Canal
Paula Canal es Técnica del proyecto EmPACTi3 en Euskampus Fundazioa. Licenciada en Ciencias Políticas y Máster en Cooperación Internacional, cuenta con experiencia en investigación y gestión de proyectos en entidades e iniciativas de impacto social, en ámbitos como la educación, la comunicación y la cooperación. Anteriormente, ha sido investigadora en el Índice Sintético de Desarrollo Juvenil Comparado (ISDJC) (CRS-Fad Juventud).
Pilar Gil-Molina
Pilar Gil-Molina UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Garapenaren Psikologia Saileko irakasle agregatua da. Ikertzaile izan da IkasGura eta IkasGaraia ikerketa taldeetan eta Ocean i3 (2018-2023) proiektuan. Egun CBE i3lab laborategi iraunkorreko talde motorreko partaide da, bai eta EmPACT i3 (2024-2026) proiektukoa ere.
Xabier González Laskibar
Xabier González Laskibar Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea da Enpresen antolakuntza sailean. Merkatuko Ikerketa eta Tekniketan lizentziatua da, Enpresa Zientzietan diplomatua eta UPV/EHUn doktorea. 2022. urtetik hasita prestakuntza ematen du Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza metodologian eta jasangarritasunean FOPU ikastaroen bidez. Hezkuntza berrikuntza proiektuetan (HBP) ere parte hartu du, kide gisa, koordinatzaile gisa eta baita ebaluatzaile gisa ere. Egun, CBE i3lab laborategi iraunkorreko talde eragilean hartzen du parte.
-----------------------------------------------------------------------------------------------
Harremanetarako informazioa: cbei3lab@ehu.eus