Ezagutu S-L i3lab

S-L i3lab-Sarrera

Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak 2023ko azaroren 10ean emandako erabakiaren bidez, lehen i3lab laborategi iraunkorrakmartxan jarri dira.

Laborategi horiek berrikuntza, ikerketa eta transferentzia jarduerak eramango dituzte aurrera, bai eta horietako bakoitzean landuko den gaiari buruzko prestakuntza eta kontsulta jarduerak ere. Laborategiaren izenak lotura izan beharko du jardueraren xedearekin, eta “i3lab” erantsiko zaio izenari.

S‑L i3lab laborategiaren helburua izango da “Service Learning” (zerbitzuen bidezko ikaskuntza) metodologiarekin lotutako azterlanean aurrera egitea, metodologia horren inguruan lanean diharduten estatuko zein nazioarteko sareen proposamenekin lerrokatuta eta horiekiko koherentziaz.

UPV/EHUko SAE/HELAZen eskumenen esparruan sortu da S-L i3 lab laborategia, UPV/EHUren 2022-2025 aldirako Plan Estrategikoarekin eta 2023-2026 aldirako Unibertsitate Planarekin lerrokatuta. S-L i3 lab laborategia, beste laborategi iraunkor batzuk bezala (CBE I3 lab eta DUAL I3 lab), antolakuntza unitate gisa sortu da, UPV/EHUrentzat lehentasunezkoak diren irakaskuntza-ikaskuntza metodologia eta estrategiak garatu eta finkatzeko asmoz.

Arlo honetan esperientzia handia duen irakasle-ikertzaile talde batek kudeatzen du S-L i3 lab laborategia.