Eduki publikatzailea
Edukiak
José Manuel Baraibar
Web helbideak
Ibilbidea
Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari doktorea da Kantabriako Unibertsitatean, eta ingeniaritzaren, ikerketa aplikatuaren eta eraikuntza-praktikaren arteko loturan garatzen du bere jarduera. Bere ibilbidean, azpiegituren proiektu eta obretako esperientzia eta eraikuntza eraginkorrago eta jasangarriago batera bideratutako material, sistema eta prozesuen garapena uztartzen ditu.
Bere ibilbide profesionala IDOMen hasi zuen eta gaur egun Viuda de Sainz enpresako Zuzendari Teknikoa eta I+G+b arduraduna da. Bere enpresa-jarduera Kantabriako Unibertsitateko Eraikuntzaren Ingeniaritzako irakasle elkartu gisa jardutearekin uztartzen du.
Ekonomia zirkularra, egituraren optimizazioa, industrializazioa eta eraikuntzaren digitalizazioa dira bere lan esparru nagusiak. Bereziki, hormigoietan, bide-zoruetan eta ingeniaritza zibileko beste aplikazio batzuetan agregakin birziklatuak eta siderurgikoak dituzten soluzioen garapenean eta baliozkotzean parte hartzen du, prestazio teknikoei, ingurumen-portaerari eta gauzatzeko bideragarritasunari erreparatuta.
Argitalpen zientifiko eta teknikoen, kongresuetarako komunikazioen eta jabetza industrialeko garapenen egilea eta egilekidea da. Unibertsitate, zentro teknologiko eta administrazioekin lankidetzan aritzen da I+G+B proiektuetan eta eskala errealeko erakusleekin. Industria- eta obra-inguruneetako eraikuntza-materialak eta -sistemak baliozkotzea eta ikerketa-emaitzak eraikuntza-sektorera transferitzea da SARENekin duen lankidetzaren helburua.