Docentiaz Programa

Panelak

DOCENTIAZ Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen jarduera ebaluatzeko programa da.

Programa honek irakasleen garapen profesionala bilatzen duen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko oinarriak finkatu nahi ditu, UPV/EHUko lurralde- eta erakunde-garapenak finkatutako beharrak kontuan hartuta. Programa honen bidez, irakaslana balioetsi nahi da, hainbat iturritatik (irakasleak, arduradun akademikoak, ikasleak eta sistema informatikoek emandako datuak) eraikitako irakaskuntzaren gaineko ikuspegi integralaren bidez. 

Irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko prozedura bat edukitzeak, zeinak informazio fidagarria eta kontrastatua emango baitu, karrera akademikoa garatzea eta tituluak egiaztatzea erraztuko du. DOCENTIAZ programaren emaitzek irakaskuntza-jarduera egokiak hautemateko aukera emango digute, eta UPV/EHUk diseinatutako irakaskuntza-berrikuntzako eta prestakuntzako programei lotuta egongo dira.

DOCENTIAZ programak ANECAren DOCENTIA programak ezarritako baldintzak betetzen ditu, Agentziak berak egindako egiaztapenean eta 2007ko maiatzean erkidegoko kalitate-agentziak eta UPV/EHUk sinatutako garapen-hitzarmenean onartzen den moduan.