LINEAS-INVESTIGACION

Ikerkuntza-ildoak

UMPI (University Management for Performance Improvement) taldearen xedea da unibertsitate-kudeaketa aztertzea, oro har ikaslearen errendimenduan faktore erabakigarria den heinean. Gure ikasleak dira etorkizuneko eragile sozial dinamizatzaileak. Horregatik, etorriko zaizkien erronkei aurre egiteko gaitasunak, trebeziak, ezagutzak, jarrerak eta balioak eduki behar dituzte, eta unibertsitate-kudeaketak bermatu egin behar du hori.

Talde honen helburu nagusia da unibertsitatearen jarduera-eremuko faktore nagusiak ikertzea, ikasleen errendimenduan faktore erabakigarriak diren aldetik, eta horiek baloratzea, kudeaketa eraginkorra lortzeko.

Faktore horietako batzuk lotura handiagoa eduki dezakete ikasleekin, eta beste batzuk, aldiz, ikaskuntzaren testuinguruarekin. Gaur egun, UMPI taldeak bi faktoreak biltzen dituzten hiru jarduera-ildo lantzen ditu:

  • Metodologia aktiboen erabilera baloratzea, ikasleen errendimendua hobetzeko tresna gisa.
  • Talde-lana kudeatzea, ikasleen errendimenduaren faktore erabakigarri gisa.
  • Ikaslearen engagement-aren faktore erabakigarriak: egungo egoera eta etorkizuneko aukerak.