Breadcrumb

1. USAPeko EPAIMAHAIETAKO KIDEEN EGINKIZUNAK

1. USAPeko EPAIMAHAIETAKO KIDEEN EGINKIZUNAK

Hauek dira USAPeko epaimahaietako kideen eginkizunak:

  • Probetan egotea eta probak egin bitartean ikasleak zuzen zaintzea.
  • Beren espezializazioko gaiari lotuta egin diren ariketak zuzentzea.
  • Gaiaren inguruko koordinaziorako bileran eta epaimahaia osatzeko bileran parte hartzea.
  • Ebaluazio irizpide orokorrak betetzea, baita ariketak zuzentzeko ezartzen diren irizpide espezifikoak ere.
  • Egutegia errespetatzea, hala azterketak jasotzeko ezarritako epeak, nola horiek epaimahaiko buruari emateari dagozkionak.
  • Bere egitekoen betekizunean eskura duen informazio ororen gaineko konfidentzialtasuna errespetatzea.