3. EPAIMAHAIETAKO KIDE IZATEKO ESKAERA
1. Epea. 2026ko USAPeko epaimahaietan parte hartzeko eskaerak 2026ko urtarrilaren 19tik 2026ko otsailaren 13ra bitartean egin beharko dira, bi datak barne. Oro har, ez da onartuko epez kanpo egindako eskaerarik.
Unibertsitatera Sartzeko Zuzendaritzak uste badu ezarritako epean nahikoa izen emate egon ez dela, aintzat hartuko dira epez kanpo egindako eskaerak ere.
2. Modua. Bereiz izapidetuko dira EHUko irakasleen eskaerak eta BHIetako irakasleen eskaerak, betiere, EHUren webgunean ezarritakoaren arabera.
Eskaerak GAUR programaren bitartez baino ezin izango dira egin. Behin aplikazioan sartuta, profil bat baino gehiago izanez gero, “Irakasleen Zerbitzuak” aukeratu eta, ondoren, ezkerraldean:
- Sarrerak
- Epaimahaietan parte hartzeko eskaera
Aurreko urteetan zerbitzu honetan alta izan duten BHI publikoetako irakasleek, eskaria egin beharko dute hemen.
Inoiz parte hartu ez dutenei alta eman beharko zaie, zeini bere ikastetxeko Idazkaritzan, GAUR aplikazioa erabilita. Tramite hori egin ostean, aurreko paragrafoan esandakoari jarraituko zaio.
3. Zein eremuri atxiki erabakitzea. Interesdunek eskabidean adierazi beharko dute EHUko zein eremutan (bakarrik batean) nahi duten epaimahaikide jardun. Hartara, honako hauek izango dira EHUko eremuak:
- Araba
- Bizkaia
- Gipuzkoa: Donostia
- Gipuzkoa: Eibar/Elgoibar.
Kasuan kasuko eremuan sortzen diren epaimahaien egoitza guztiak barne hartzen ditu eremuak eta, eremu horretan, ezin izango da herria aukeratu.
Unibertsitatera Sartzeko Zuzendaritzak, kideak epaimahai bakoitzari atxikitzeko orduan, kontuan izango du irakasle bakoitzak zer eremu aukeratu duen, baina eremu horretan sortzen diren epaimahaietatik edozein esleitu ahalko zaio, edozein egoitzatan.
4. Eskaerari uko egitea, epaimahaietan parte hartu ezin izateagatik. Eskatzaileren batek 5. atalean adierazitako datetan epaimahaietan jardun ezin badu, izendapenari uko egin beharko dio. Horretarako, lehenbailehen eman beharko dio horren berri Unibertsitatean Sartzeko Zuzendaritzari (sarrera.zuzendaria@ehu.eus), betiere, 2026ko maiatzaren 15a baino lehen eskaera ohiko deialdirako bada, eta 2026ko ekainaren 11a baino lehen eskaera ezohiko deialdirako bada.
Epaimahai batean onartua izan den irakasle batek data hori pasata egiten badio uko izendapenari, ezin izango da Unibertsitatera Sartzeko Probetan epaimahaikide izan hurrengo bi urteetan, salbu eta eskatzaileak froga bidez egiaztatzen badu uko egiteko arrazoia justifikatua dela, hau da, bat-bateko eta atzeraezina dela; Sarbide Zuzendaritzak uko hori behar bezala justifikatutzat jotzen badu, ez da aipatutako debekua aplikatuko.