Breadcrumb

6. EPAIMAHAIKIDEEN PRESTASUNA ETA HARTU BEHARREKO KONPROMISOAK

6. EPAIMAHAIKIDEEN PRESTASUNA ETA HARTU BEHARREKO KONPROMISOAK

 

1. Epaimahaietako batean kide gisa parte hartu ahal izateko, irakasleak prest egon behar du honako funtzio hauek betetzeko:

  • Irakasgaia koordinatzeko bileran eta epaimahaia osatzeko bileran parte hartzea.
  • Probak egiteko ezarri diren hiru egunetan bertan egotea, behar beste denboran.
  • Proben ondorengo egunetan azterketak zuzentzea, betiere, ikasketetara sartu eta ikasketetan onartua izateko prozeduran ezarritako epeak errespetatuta.
  • Behar izanez gero, azterketen bigarren zuzenketarako deialdian parte hartzea.

2. Epaimahaikide izendatuak izan direnek honako konpromiso hauek hartuko dituzte beren gain:

  • Kasuan kasuko epaimahaiko buruak emandako funtzionamendu arauak zorrotz betetzea, bai azterketak zaintzeari dagokionez, bai azterketa egunetan ordutegiak betetzeari dagokionez, bai gainerako esku-hartzeen epeak errespetatzeari dagokionez.
  • Epaimahaiko kideek (zuzentzaileek) hertsiki bete beharko dituzte irakasgaien koordinatzaileek, proba diseinatu dutenek, ezarritako zuzenketa irizpideak.
  • Konfidentzialtasun konpromisoa sinatu beharko dute, eta isilpean gorde Unibertsitatera Sartzeko Probari lotuta eskura duten informazio sentikorra (azterketak, emaitzak, deliberazioak, etab.). Esleitu zaion epaimahaiko buruak bidaliko die kideei konpromiso hori adierazteko dokumentua, ahal dela bide elektronikoen bitartez; eta berau digitalki sinatuta itzuli beharko diote epaimahaikideek. Ezinezkoa balitz, probaren aurretik egiten den bileran sinatu ahalko dute dokumentua.