Breadcrumb

7. EPAIMAHAIKIDEEN ORDAINSARIA

7. EPAIMAHAIKIDEEN ORDAINSARIA

 

1. Euskal Herriko Unibertsitatearen Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako zenbateko gordinak aplikatuko dira epaimahaikideen ordainsari gisa:

  • Kopuru finkoa, USAPeko epaimahai bateko kide izateagatik: 442 euro.  Zenbateko hori jasoko dute epaimahaikideek, baldin eta azterketen egunetan dagokien egoitzan egon badira eta epaimahaiko buruak esleitutako zaintza lanetan jardun badute (5. puntua).
  • Ariketa bat zuzentzea (lehen zein bigarren zuzenketan): 2,66 euro.

EHUko langileek nominaren bidez jasoko dituzte zenbateko horiek, kasuan-kasuan egoki diren zergak kontuan hartuta; BHIetako irakasleek (EHUtik kanpokoek), ordea, banku transferentzia bidez jasoko dute ordainsaria, EHUren kontabilitate sisteman jasotako kontu zenbakian, aplikatu beharreko araudiak xedatzen duen atxikipena aplikatuta.

Garrantzitsua:  EZ DA KALTE ORDAINIK EMANGO, EZ DESPLAZAMENDUAGATIK, EZ OTORDUENGATIK.

2. 2026ko USAP probetan epaimahaikide gisa egindako lanak, ohiko deialdian nahiz ezohiko deialdian egindakoak, ordainketa bakarrean izapidetuko dira. Hori horrela, kontuan hartuta ezohiko deialdiko izapide aldia 2026ko uztailaren 30ean amaituko dela eta EHUn abuztua baliogabea dela kontabilitate gaietan, ordainketa horiek 2026ko IRAILAREN 22tik AURRERA izapidetuko dira.