Adinekoentzako sarbide-matrikula

25 eta 45 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko probak

Probarako matrikula

Matrikula: otsailaren 5etik 23ra
  • Matrikula internet bidez (SARBIDEA) egin behar duzu.
  • Aurretik SARBIDEAn erregistro bat egin baduzu, orduan erabili zenituen erabiltzailea eta pasahitza ere baliozkoak dira aurten.
  • Matrikula baliozkoa izateko, ordainduta egon behar da.
  • Probaren egunean, azterketara sartu ahal izateko, matrikularen behin betiko frogagiria aurkeztu beharko da.