25 urtetik gorako pertsonen, 45 urtetik gorakoen eta lan esperientzia edo esperientzia profesionala duten 40 urtetik gorakoen probak
Probara joateko ezintasuna
Egutegi ofizialean sarrera probak egiteko eskatutako baldintza akademikoak eta administratiboak betetzen dituzten eta jarraian aurreikusitako kasuetako batean egoteagatik azkenean proba horiek egin ezin ditzaketen 25 urtetik gorako, 45 urtetik gorako eta lan esperientzia edo esperientzia profesionala duten 40 urtetik gorako ikasleek sartzeko probak Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzaileak ezarritako beste egun batean egin ahalko dituzte, ondoren xedatutakoa betez.Lan esperientzia edo esperientzia profesionala duten 40 urtetik gorako pertsonen kasuan, egun berria proba egiteaz arduratuko den ikastegiak ezarriko du.
Bete beharreko baldintzak:
1. Honako kasu hauetako batean egotea:
- a) Goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolariak izatea, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan (2007/07/25eko BOE) eta Goi mailako kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan (2010/08/20ko EHAA) xedatutakoa betez, eta sarrera proba egiten den egunetan kirol lehiaketa edo kontzentrazio ofizial batean parte hartu behar izatea.
- b) Bera edo odol ahaidetasunezko lehenengo mailarainoko senideren bat ospitaleratzea sarrera proba egiten den egunean.
- c) Odol ahaidetasunezko lehenengo edo bigarren mailako senideren bat hiltzea sarrera probaren deialdiaren egunean edo egin aurreko 4 egunetako batean.
- d) Antzeko egoeraren bat, Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzailearen balorazioaren arabera.
2. Agirien bidez egiaztatzea alegatutako egoera edo baldintza:
- a) apartatuko ikasleek probak beste egun batean egiteko eskatu beharko dute eta honako dokumentazio hau aurkeztu, sarrera probaren matrikula egiteko aurreikusitako epe barruan:
- Sarrera probaren deialdiaren egunetan egingo den kirol lehiaketa edo kontzentrazio ofizialaren partaidetza egiaztagiria.
- Kirol Kontseilu Gorenaren egiaztagiria, goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzeko, edo
- Eskatzailearen izena goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolari gisa agertzen den Estatuko Aldizkari Ofiziala edo,
- Eusko Jaurlaritzaren edo dagozkion gobernu autonomikoen egiaztagiria, goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolari dela egiaztatzen duena edo,
- Eskatzailearen izena goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolari gisa agertzen den Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria edo eskatzailearen autonomia erkidegoko aldizkari ofiziala.
Agiriren bat ez bada aurkezten edo aurkeztutako agiriak ez badira nahikoak, ikasleari zuzentzeko eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean.
Gainera, kirol lehiaketa edo kontzentrazio ofiziala amaitu ostean, ikasleak kirol lehiaketa edo kontzentrazio ofizial horretara bertaratu dela egiaztatzeko agiria aurkeztu beharko du, 2 eguneko gehieneko epean, amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita.
Agiriren bat ez bada aurkezten edo aurkeztutako agiriak ez badira nahikoak, ikasleari zuzentzeko eskatuko zaio 5 egun balioduneko epean.
- b), c) eta d) apartatuetako ikasleek probak beste egun batean egiteko eskatu beharko dute eta Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzailearijakinarazi. Horretarako, sarrera.zuzendaria@ehu.eushelbidera mezu elektronikoa bidaliko dute alegatutako egoera edo baldintza azaltzeko horren berri izatean, eta edonola ere 2 egun naturaleko epean, sarrera probak ohiko deialdian egiteko data ofizialen hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Alegatutako egoera egiaztatzeko, ikasleek ospitaleratze edo heriotza egiaztagiria 2 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dute, unibertsitateari jakinarazten zaionetik zenbatzen hasita, bai eta ahaidetasun maila egiaztatzen duen agiria ere.
Agiriren bat ez bada aurkezten edo aurkeztutako agiriak ez badira nahikoak, ikasleari zuzentzeko eskatuko zaio 5 egun balioduneko epean.
3. Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzailearen aldeko erabakia jasotzea.Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzaileak jasotako eskaerak modu arrazoituan ebatziko ditu.Eskaera onartzen bada, sarrera proba egiteko eguna zehaztuko da, hasierako dataren hurrengo hilabetean.
Lan esperientzia edo esperientzia profesionala duten 40 urtetik gorako pertsonen probak eskaera ebazten duen erabakia proba egiteaz arduratzen den ikastegiari jakinaraziko zaio. Ikastegi horrek egun berria jarri beharko du hasierako dataren hurrengo hilabetean.
Ez bada eskaera onartzen, erabakiaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzaileari, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Batzorde Antolatzaileak erabakitako egun berrian egindako probak eta proba horietan lortutako emaitzak egutegi ofizialean zehaztutako egunean egindako proba eta emaitza gisa hartuko dira, eta, beraz, proba horien ondorioak izango dituzte, Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzaileren eskumenei dagokienez.