Unibertsitatera Sartzeko Proba 2026: Ohiko deialdia
USaPeko emaitzak
Kalifikazioen kontsulta honetatik, Unibertsitateko sigilu elektronikoko kalifikazio-txartela eskura dezakezu, eta UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean onartua izan bazara, USaPeko espedientea unibertsitate horretara (AZO) lekualdatzeko izapideak ere egin ditzakezu.
- Espedientea lekualdatzeko eskaera: ekainaren 11tik aurrera
Emaitzen txartelak
Sinadura digitala daukan USaPeko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko, SARBIDEAren bidez eskura dezakezu.
Horretarako, ekainaren 16tik aurrera, SARBIDEAn sartu beharko zara, eta noten txartela lortu.
Gogoan izan honako hauek:
- Azterketaren bat berrikusteko eskatu baduzu, behin-behineko kalifikazio-txartela lortuko duzu. Ekainaren 22tik aurrera, berrikuspena eskatzeko epea amaitu ondoren, behin betiko nota-txartela lortu ahal izango duzu.
-
Noten txartela behin betikoa izango da:
-
Ekainaren 16tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.
-
Ekainaren 22tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.
-
Azterketen berrikusketaren eskaera
-
Azterketak berrikusteko eskaera SARBIDEAren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
-
Eskaera aurkezteko epea hauxe izango da: ekainaren 11tik ekainaren 15era.
Azterketa ikusteko eskaera
-
Ikasleak eskubidea izango du ezarritako berrikuspen-prozesu osoa amaitu ondoren BERRIKUSITAKO AZTERKETAK ikusteko.
-
USEko ohiko deialdiko azterketak ikusteko eskaera SARBIDEA aplikazioaren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
-
Eskaera bidaltzeko epea ekainaren 23a eta 24a izango da.
-
Ikasleari azterketa posta elektronikoz bidaliko zaio ekainaren 25 eta uztailaren 6 artean.