IKASLEAK: Probaren eguna

Unibertsitatera Sartzeko Proba

IKASLEAK: Probaren eguna

IDENTIFIKAZIOA

Ikasleak azterketa gelara sartuko dira nortasun agiri ofizial batekin (NAN, AIZ, pasaportea edo gidabaimena) eta matrikula frogagiriarekin.

Ikaslearen identifikazio agiria mahai gainean egongo da, aurrealdea (argazkia) gora begira.

BI AZTERKETA BAT ETORTZEA

Bi irakasgairen azterketak ordu berean badituzu, lehenbailehen eman behar diozu horren berri epaimahaiari.

Hasieran azterketa bat emango zaizu eta ordu bat eta erdi pasatu ondoren bigarren azterketa jasoko duzu. Azterketa biak egiteko 3 ordu izango dituzu. Egoera honetan aurkitzen bazara ezin izango zara gelatik irten azterketa biak bukatu arte, eta inoiz ez lehenengo azterketa hasi eta ordu eta erdi pasatu baino lehen.

Ez duzu atsedenaldik izango, baina baimena izango duzu komunera joateko.

AZTERKETA GELAN BAIMENDU GABEKO MATERIALA

  • Liburuak, oharrak, apunteak, mugikorrak, ordenagailuak, smartwatch erlojuak, aurikularrak, “pinganiloak”, grabagailuak, kamerak  eta edozein tresna edo gailu telefoniko, elektroniko edo informatiko (kalkulagailuak, hiztegiak eta baimendutako beste material batzuk izan ezik).
    Gailu eta material horiek itzalita eta gordeta egongo dira, inoiz ez azterketa mahaiaren gainean. Arau hori bete ezean, baimendu gabeko materiala kenduko dio epaimahaiak ikasleari.
  • Azterketa gelara sartzean, ikasleei esango zaie non utzi behar dituzten baimendu gabeko gauzak. 
  • Baimendutako erlojuak mahai gainean utziko dira, denen agerian.  Zaintzaileek ohartaraziko dute, behar izatekotan, den ordua edota azterketa bukatzeko falta den denbora.
  • Azterketan ezingo da ez jan ez edan, ura izan ezik (botila gardena eta etiketarik gabea). Epaimahaiak jateko eta edateko guztiak erretiratuko ditu.

IRUZURRA AZTERKETAN - ONDORIOAK

  • Kopiatzea edo iruzurra egitea: sarbide proban ikasle bat harrapatzen bada kopiatzen edo iruzur egiten, azterketa entregatzeko eskatuko dio epaimahaiak, eta gainditu gabetzat joko du azterketa, 0.0 kalifikazioarekin.
    Kopiatzat edo iruzurtzat hartuko dira:
    • Azterketan kopiatzea edo kopiatzen saiatzea, edozein bitarteko edo prozedura erabilita (ikaskideei kopiatzea, liburuen, apunteen, smartwatchen, mugikorren, aurikularren, pinganiloen, grabagailuen, kameren eta beste edozein gailu elektronikoren bidez).
      Gogoan izan USaP probaren antolatzaileek une oro detektagailuak erabil ditzaketela, baimendu gabeko gailuak aurkitzeko.
      Gainera, kopiatzat edo kopiatzeko saiotzat ere hartuko da azterketa egin bitartean beste ikasle batekin edo kanpoko pertsona batekin komunikatzea edo komunikatzen saiatzea, probaren edukiari loturiko erantzunak eta soluzioak lortzeko.
    • Gelatik ateratzea azterketa koadernoa ikaslea identifikatzeko etiketekin entregatu gabe.
  • Nortasuna ordeztea edo identifikazio dokumentuak faltsutzea: epaimahaiak susmoak baditu nortasuna ordeztu edo identifikazio dokumentuak faltsutu direla, kautelaz utziko dio azterketa egiten ikasleari, eta berehala emango zaio horren berri Ertzaintzari.
    Sarbide proban delitu posible bat egiaztatzen bada, ikaslea ezin izango da aurkeztu USaP deialdiko gainerako azterketetara, eta 0,0 kalifikazioa jasoko du azterketak egin dituen irakasgai guztietan.