USE-Ordutegiak

Unibertsitatera Sartzeko Probaren ordutegia - 2026 urtea

BEHIN-BETIKO ORDUTEGIA

 

ASTEARTEA

Ohiko deiadia: ekainaren 2a
Ezohiko deialdia: ekainaren 30a

ASTEAZKENA

Ohiko deiadia: ekainaren 3a
Ezohiko deialdia: uztailaren 1a

OSTEGUNA

Ohiko deiadia: ekainaren 4a
Ezohiko deialdia: uztailaren 2a
Probaren ordutegia
08:30 - 09:00 Aurkezpena    
09:00 - 10:30
  • Euskara eta Literatura II
  • Gaztelania eta Literatura II
  • Ingelesa
10:30 - 11:15 Atsedenaldia Atsedenaldia Atsedenaldia
11:15 - 12:45
  • Filosofiaren Historia
  • Italiera
  • Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II
  • Kultura eta Arte Mugimenduak
  • Analisi Musikala II
  • Portugesa
  • Adierazpen Grafiko Plastiskoaren Teknikak
  • Teknologia eta Ingenieritza II

 

​​​​​

 

  • Espainiako Historia
  • Literatura Dramatikoa
  • Frantsesa
  • Alemana
12:45 - 14:30 Atsedenaldia Atsedenaldia  
14:30 - 16:00
  • Biologia
  • Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua
  • Marrazketa Teknikoa II
  • Musika eta Dantzaren Historia
  • Marrazketa Artistikoa II
  • Matematika II
  • Grekoa II
  • Zientzia Orokorrak
  • Diseinua
  • Latina II
Salbuespeneko azterketak (behar izatekotan)
16:00 - 16:45 Atsedenaldia Atsedenaldia  
16:45 - 18:15
  • Kimika
  • Arte Eszenikoak II
  • Artearen Historia
  • Fisika
  • Geografia
  • Artearen Oinarriak
  • Geologia eta Ingurumenen Zientziak
 

AURKEZPENA

Euskara eta Literatura II azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Aurkezpenean ebaluazioa egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari.  Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

Gainontzeko ikasleak epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko euren lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen bait lehen esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

BI GAI EDO GEHIAGOREN AZTERKETA ORDU BEREAN DUTEN IKASLEAK

Inork bi azterketa ordu berean izanez gero, ikasleak horren berri eman beharko dio epaimahaiari. Probak  bata bestearen ostean egingo dituzte, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean, eta proba bakoitzerako gehienez ordu bat eta erdiko denpora izango dute (salbuespenak egonik, arrazoiak justifikatuta daudenean).

 

MUGIKORRAK ETA BESTE GAILU ELEKTRONIKOAK

Mugikorrak, erloju adimendunak eta gailu elektroniko guztiak derrigorrez itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen. Hauek uzteko leku bat esleituko da, beti ikasleen esparrutik kanpo. (Hala ere, irakasgai espezifiko batzuetan edota egoera justifikatuetan probako antolakuntzak ordenagailu pertsonala erabiltzen baimendu dezake beti ere Internet-era konexiorik gabekoa.)