Breadcrumb

acceso_desde_titulacion_universitaria

Unibertsitateko tituludunen bidetik sartzea

Graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetara sartzeko baldintzak eta espainiar unibertsitate publikoetan onartuak izateko prozedurak arautzen dituen 412/2014 errege-dekretuaren 3. artikuluan, xedatzen da ezen graduko ikasketa ofizialetara sartu ahal izango direla, besteak beste, graduko unibertsitate-titulu ofiziala, masterra edo baliokidea dutenak eta, unibertsitate-irakaskuntzaren lehengo ordenaketari dagozkiolarik, unibertsitate-diplomatura, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko, lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritzako unibertsitate-titulu ofiziala edo baliokidea dutenak.

Plazak esleitzeko balioespen-irizpidea unibertsitate-espedientearen batez besteko kalifikazioa da.

Unibertsitate-espedientearen batez besteko kalifikazioa, graduko unibertsitate-tituluaren jabetza egiaztatuko denean, urriaren 29ko 1393/2007 errege-dekretuaren 5.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita kalkulatuko da.

Unibertsitate-espedientearen batez besteko kalifikazioa, unibertsitate-diplomatura, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko, lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritzako unibertsitate-titulu ofizialaren jabetza egiaztatzen denean, Unibertsitate- Koordinaziorako Kontseiluaren 2004.eko urriaren 25eko erabakian egokitzapenaren arloan ezarritako irizpide orokorrekin bat etorrita kalkulatuko da.

Kreditutan egituratuta ez dauden ikasketa-planetan batez besteko kalifikazioa kalkulatzeko honetara egingo da: gainditutako irakasgaien batura, hauetariko bakoitzean lortutako kalifikazioari dagokion balioaz biderkatuz, 2004.eko urriaren 25eko erabakiak ezarritakoaren arabera. Emaitza zati egingo da kasuan kasuko titulazioko irakasgaien kopuru osoarekin.

Lauhileko edo seihileko irakasgaien kasuan, kalifikazioaren erdia hartuko da batuketarako eta irakasgaiaren erdia zatitzailean. Ondorio hauetarako, ez dira aintzat hartuko notarik gabe gainditutako irakasgaiak eta borondatezko irakasgaiak.

Plaza-erreserba

412/2014 errege-dekretuaren 28. artikuluak dioenez, gutxien dela, plazen %1a eta, gehien dela, plazen %3a gorde beharko dira. UPV/EHUk plazen %2a gordetzen du.