Breadcrumb

Probara joateko ezintasuna - USaP

USaP-ren (Unibertsitatera Sartzeko Proba) ohiko deialdira joateko ezintasuna

Euskal Autonomia Erkidegoan ohiko deialdian sarrera probak egiteko eskatutako baldintza akademikoak eta administratiboak betetzen dituzten eta jarraian aurreikusitako kasuetako batean egoteagatik ezarritako egunetan proba horiek egin ezin ditzaketen ikasleek ezohiko deialdirako aurreikusitako egunetan egin ahalko dituzte probak, ondoren xedatutakoa betez.

Bete beharreko baldintzak:

1. Honako kasu hauetako batean egon behar:

  • a) Goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolariak izatea, goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan (2007/07/25eko BOE) eta Goi mailako kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan (2010/08/20ko EHAA) xedatutakoa betez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko USParen ohiko deialdia egiten den egunetan kirol lehiaketa edo kontzentrazio ofizial batean parte hartu behar izatea.
  • b) Bera edo odol ahaidetasunezko lehenengo mailarainoko senideren bat ospitaleratzea Euskal Autonomia Erkidegoko USParen ohiko deialdia egiten den egunean.
  • c) Odol ahaidetasunezko lehenengo edo bigarren mailako senideren bat hiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko USParen ohiko deialdia egiten den egunean edo egin aurreko 4 egunetako batean.
  • d) Antzeko egoeraren bat, Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzailearen balorazioaren arabera.

2. Probak beste egun batean egiteko eskatzea eta agiri bidez egiaztatzea alegatutako egoera:

  • a) apartatuko ikasleek probak beste egun batean egiteko eskatu beharko dute eta honako dokumentazio hau aurkeztu, Euskal Autonomia Erkidegoko USParen ohiko deialdiaren matrikula egiteko aurreikusitako epe barruan:
    1. Euskal Autonomia Erkidegoko USParen ohiko deialdiaren egunetan egingo den kirol lehiaketa edo kontzentrazio ofizialaren partaidetza egiaztagiria.
    2. Kirol Kontseilu Gorenaren egiaztagiria, goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzeko, edo
    3. Eskatzailearen izena goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolari gisa agertzen den Estatuko Aldizkari Ofiziala edo,
    4. Eusko Jaurlaritzaren edo dagozkion gobernu autonomikoen egiaztagiria, goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolari dela egiaztatzen duena edo,
    5. Eskatzailearen izena goi mailako eta/edo errendimendu handiko kirolari gisa agertzen den Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria edo eskatzailearen autonomia erkidegoko aldizkari ofiziala.

Agiriren bat ez bada aurkezten edo aurkeztutako agiriak ez badira nahikoak, ikasleari zuzentzeko eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean.

Gainera, kirol lehiaketa edo kontzentrazio ofiziala amaitu ostean, ikasleak kirol lehiaketa edo kontzentrazio ofizial horretara bertaratu dela egiaztatzeko agiria aurkeztu beharko du, 2 eguneko gehieneko epean, amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Agiriren bat ez bada aurkezten edo aurkeztutako agiriak ez badira nahikoak, ikasleari zuzentzeko eskatuko zaio 5 egun balioduneko epean.

  • b), c) eta d) apartatuetako ikasleek probak beste egun batean egiteko eskatu beharko dute eta Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzaileari jakinarazi. Horretarako, sarrera.zuzendaria@ehu.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliko dute alegatutako egoera edo baldintza azaltzeko horren berri izatean, eta edonola ere 2 egun naturaleko epean, sarrera probak ohiko deialdian egiteko data ofizialaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Alegatutako egoera egiaztatzeko, ikasleek ospitaleratze edo heriotza egiaztagiria 2 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dute, unibertsitateari jakinarazten zaionetik aurrera zenbatzen hasita, bai eta ahaidetasun maila egiaztatzen duen agiria ere.

Agiriren bat ez bada aurkezten edo aurkeztutako agiriak ez badira nahikoak, ikasleari zuzentzeko eskatuko zaio 5 egun balioduneko epean.

3. Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzailearen aldeko erabakia jaso behar da.Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzaileak jasotako eskaerak modu arrazoituan ebatziko ditu.Ez bada eskaera onartzen, erabakiaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Unibertsitatean Sartzeko Proben Batzorde Antolatzaileari, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Baldintza horietan egindako probak eta proba horietan lortutako emaitzak ohiko deialdian egindako proba eta emaitza gisa hartuko dira, eta, beraz, proba horien ondorioak izango dituzte, Unibertsitatera Sartzeko Proben Batzorde Antolatzailearen eskumenei dagokienez.