Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

Arrolako Kastroko hego-atearen berreraikuntza

03/12/2015



Arrolako Kastroa edo “Oppidum-a” Burdin Aroko kokaleku bat da (K.a. III. eta I. mendeen artekoa) eta Bizkaiko lurralde historikoan kokatua dago, hain zuzen ere Arrola mendiaren tontorrean, Nabarniz, Arrazua eta Mendata herrien artean.Hantxe egin zigun harrera Fernando Bazetak, kastroa berreraikitzen hamalau urte daramatzan EHUko Pintura Departamentuko irakasle titularrak.

Proiektua 2001ean hasi zen hondarren kontserbazio-egoerari buruzko azterketa batekin eta galdutako bolumenen berrintegrazio txikiekin.Hortik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak, ondarearen titular den heinean, urteroko kanpainak, arkeologikoak nahiz zaharberritze edota kontserbaziorako egindakoak, diruz lagundu zituen, 2009an Unibertsitate- Enpresa arteko Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten arte.I+G+b arloko esku-hartzearen osoko proiektua, ikerketa arkeologikoa, zaharberritze-kontserbazioa eta balio zientifikoa ematea aztarnategiari; horrek guztiak 4 urtean 480.000 €-ko inbertsioa eskatu zuen.Gaur egun, kastroa dagoeneko bisita daiteke, unitate potentziala berreskuratu du eta oro har ulertzea ahalbidetzen digu, garai historikoaren berezitasunak modu atseginean uler ditzakegu.



2015 urte honetan, Fernandok Kastroko hego-atea berreraikitzen dihardu (artikulu honen hasieran datorren argazkian ikus daiteke berreraikuntza) eta gu harekin hitz egitera joan ginen, egiten ari diren lanari buruz galdetzeko eta haiek unibertsitate gisa eskaintzen duten ezagutza espezializatua eta sentsibilitatea zergatik diren beharrezkoak ulertzeko.Arrolaren kasuan, kontserbatzaile eta arkeologoek koordinatuta lan egin dute urteotan.“Arkeologoek paramentuak aurkitu eta beren oharrak idazten dituzte”, kontatu zigun Fernandok, baina “2000 urte baino gehiagoren ondoren aurkitutako paramentuak ahulduta eta desegituratuta daude eta adituak ez direnek ezin dituzte ulertu”.Hor hasten da kontserbatzaileen lana. Izan ere, kontserbatzaileak anastilosian oinarritutako jarduera-protokolo batekin lan egiten dute, hau da, beste zona batean dauden monumentuaren berezko materialak erabiltzen dituzte ondasun arkeologikoen hondarrak berreraikitzeko.

Reconstrucción puerta Sur

Fernandorentzat “benetakotasunaren kontzeptuak” garrantzi berezia du zaharberritzeko garaian.“Ezin da bisitaria engainatu edota izan zitekeenaren imajinaziozko interpretazioak egin”.Harresi bat berreraikitzen dutenean jatorrizko eraikitzaileek erabilitako teknika berberak erabiltzen dituzte (gaur egun luze-zeharkako teknika bezala ezagutzen dena erabiltzen dute adibidez: luzeka eta zeharka jarritako blokeak txandakatzen dira hain zuzen) eta beren lana kolore-kode batekin markatzen dute esku-hartze mota adierazteko:grisak, adibidez, adierazten du materiala zehazki lehen zegoen leku berberean jarri dela berriz, baina modu seguruan eta egonkortasuna emanez; gorriak, aldiz, esan nahi du zona hori berreraikitzeko erabili den materiala ez dela zehazki bertatik atera, baina kastroko berezko materiala da.

“Jatorrizko eraikitzaileetako batekin hitz egin ahal izango bagenu, beraiek bezala egiten ari garela esatea nahiko genuke” aitortu zigun Fernandok bere lan-filosofiaz hitz egitean.Bere ustez, esku-hartzea definitzen duten gakoak dira, alde batetik, jada aipatu dugun benetakotasunaren kontzeptua eta, bestetik, esku hartzen duenaren inplikazio emozionala, beste gizaki batzuek duela 2000 urte baino gehiago egin zutenaren aldeko errespetu handiaz bultzatuta.

Galdetu genionean zer eman dion Arrolak pertsonalki, akademikoki eta profesionalki, Fernandok aitortu zuen “14 urtetan asko inplikatzen zara honetan.Arrola nire izaeraren parte da jada.Aitortzen dut asko ikasi dudala hemen: eraikitze-teknikak, berreraikuntza arkeologikoari buruzko edo paraje naturaletan eraikitako kultura-ondasunak kontserbatzeari buruzko nazioarteko dokumentuak…” Arrolako Oppidum-ari balioa emateko proiektu honi buruz argitalpenak egin dira eta gaia irakatsia izan da (bai master mailan bai gradu mailan).Gainera, bidea eman du beste proiektu batzuetan esku hartzeko, Omako basoa eta zenbait dolmen-ibilbide txukundu baitira, esaterakoAizkokoa (Karrantza), Muñarrikolandakoa (Unbe) eta Katillotxukoa (Mundaka).

Equipo reconstrucción puerta sur

Proiektu desberdinetan lan egin duen ikerketa-talde honen barnean Teresa Escohotado Ibor, Ainhoa Rodríguez López, Natalia Blanco Álvarez eta Fernando bera daude.Halaber, EHUko irakasleak eskerrak eman zizkien bereziki urte hauetan berarekin batera “izerdia bota duten” ia 200 ikasleei eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zerbitzutik proiektu hau bultzatu dutenei:Andoni Iturbe (zerbitzuko burua), Zuriñe Antoñana (zaharberritzeen arduradun teknikoa) eta Mikel Unzueta (arkeologoa).

Harremanetarako