A29

Ceru çabala oy estali da içarrez…

aurkibidera itzuli

Poema honek

A testuko poemen dispositio berezia du eskuizkribuko orrialdeetan: bi zutabe, lehenengoa ezker-ezkerrean eta bigarrena eskuinerago. Baina, A testuko poemetan ez bezala, 1203v orrialdean hasten da, zati bat falta, eta, atzeraka eginez, 1200v orrialdean segitzen du, beti orriaren ifrentzuan.

Ziur aski poema luzea izateko pentsatua da, 19-20 bertso-lerroetan aitortzen duenaren arabera (conta dezadan / Pasio Santua dolorez) Jesusen nekaldi osoa kontatu behar baitzuen; poemaren lehenengo zatian (1-20 bertso-lerroak), hain zuzen, gaia iragartzen du. Gero, 21-68 bertso-lerroetan, Azken Afaria kontatzen du, eta poema etenik geratzen da orrialdea amaitzean. Izan ere, 69-114. bertso-lerroetakoa Jesusen atxilotzeari dagokio, eta, Pazko-afaritik atxilotzera bitartean, beste pasarte batzuk falta dira: ikasleen arteko eztabaida, Pedroren ukoen iragarpena, Oliamendiko otoitza eta Judasen musua. Gero ere, dirudienez, berriz eten da poema, pasioaren kontakizuna amaitu gabe geratu baita (gutxienez Pedrok Jesus ukatzea, Jesus Pilatoren aurrean eta gurutziltzatzea falta dira).

Pasartearen lehenengo iturria lau ebanjelioak diren arren, Lazarragaren kontakizunean agertzen diren xehetasun batzuek (adibidez, belarria moztu dioten gudariaren argiontziak) adierazten dute ebanjelioetatik eratorritako bigarren mailako tradizioa, ziur aski hala literarioa nola ikonografikoa, dituela hurbilagoko iturri; XV-XVI. mendeetako gaztelaniazko literaturan, Jesusen nekaldiari buruzko poema dramatikoak dira ezagunenak, baina poema narratiboak ere ugari dira.

Lazarragaren eskuizkribuko beste poema batean (A28) ere erabili da poema honetako eredu metrikoa: bakoitia 5 silabako librea, eta bikoitia 8 (batzuetan 7) silabakoa errima bokalikoarekin. Aipagarria da ahapaldi-egitura hau hautatu duen bietan landu dituela poema narratiboak.

<1203v>

1
Ceru çabala2
oy estali da içarrez;
ene beguiac,
asi çatez negarrez;3
ene bioça, 5
erdira çatez dolorez:
Jerusalem
gaur bete da traidorez;
Jaun Cerucoa
an ey dabil clamorez,10
saldu dabela
oy eta Judas traidorec.
Asper ce çatez,
jentea, negar eguitez!
Icara jabilt 15
lau laurenoc bildurrez.4
Arren, nançuçu,
Jaun Cerucoaen amorez,
conta deçadan
Pasio Santua dolorez
.5 20
Eguaunari
eguaun guren esanic,
Ceruco Jauna
jarri ey çan tristeric,
oy leucala 25
asco pensamenturic
biocean da
dolorez amarguraric,
cerren eucan
Judasec gaxqui salduric, 30
judeguaquin
aurraz berba eguinic,
ogueta amar
[]ar[]6 aguinduric
entregaceco 35
Jesu Christo loturic.
Traidore-asac
ondo disimuladuric,
afariori aurquietan
baebilen solicitoric. 40
Aurquitu eta
dey eguin deuso umilic,
umilic eta

lisonja ascoz beteric.
Joan çan Jauna 45
dicipulooc arturic
afaritan,
maia bedeycaturic,
nun esan eusten
guztiay berba jaguinic: 50
Eben dago
ni naucana salduric—.
Erançun euen
guztiac espantaduric:
Benturaetan, 55
ez al nax, bada, jauna, ni!
—Neuronec baquit;
arren, extaçu exilic—.
Jagui cidin
afaritarean tristeric; 60
guztiay oñac garbitu eusten
bercheac, umilladuric,
nun esan eusten
asco palabra dulceric.
Guero joan çan,65
guztiay ala echiric,
amabietan
oyta escojiduric

<1200v>

7
[...]
bere maquesa
atera dau çorrocic,70
ebagui deuso
belaarria8 bateric
lanternea
escuan eroeanari.9
Orduan Jaunac,75
umildadez beteric,
aguindu eusan
ez lemala10 besteric,
modu onetan
oyta berba jaguinic:80
—Sar eçac, Peru,
gabineteoy gueldiric
bere lecuan.
Ce eguic beste gauçaric.
Armaz11 inor il daguianac1285
armaz il bearco dic—.
Jandone Periac
ez eguian besteric;
sartu eguian
gabinetea exilic.90
Juduac, barriz,13
asco eucan negarric,
cerren eusan
belaarria ebagui.
Jaun Cerucoac,95
umildadez beteric,
belaarria14
efini deuso osoric.
Oec guztioc
ortuan iragaroric,100
eroan euen
Christo bera loturic.
Jerusalemen
sartu da arrastraduric.
Asco daroae105
juduoc alariduric,
jayten dauela
asco tronpeta garracic,
euren bioçac
contentamentuz beteric.110
Traidoreac chu eguiten
deusae losabagueric,
bay gueiago
ostean asco burlaric.
 
Ohar paleografikoak
1 Orrialdeko bi zutabe hartzen ditu, testu nagusiaren lekuan.    
2 çabala] esk. cabala.
3 negarrez] esk. negarez.
4 bildurrez] esk. bildurez.
5 dolorez] ondoren lerroarte zabala dago.
6 -ar-] hitzaren hasiera eta amaiera ez dira irakurtzen, orri-barrena higatuta eta moztuta dagoelako.
7 Testu nagusiaren lekuan dago, baina aurreko orrian (1199v) esku berak egin duena baino ezkerretarago hasten da bigarren zutabea, eta 10. lerroan amaitzen (bukatu gabe, ziur aski), ustez jarraitzeko lekua zeukan arren, ondoren datorrena (B23) geroago idatzia dela baitirudi.
8 belaarria] esk. belaaria.
9 eroeanari] -e- ez da ondo irakurtzen, ziurrenik beste letra baten gainean idatzi delako.
10 lemala] -l- beste letra baten gainean idatzi da, itxuraz -n- letraren gainean (hots, leman > lemala bihurtuta).
11 Armaz] aurrean gab edo, tatxaturik.
12 daguianac] esk. daguiac.
13 barriz] esk. bariz.
14 belaarria] esk. belaaria.