1. Informazio orokorra
2. Nola erabili
3. Benchmarkak
4. Toolboxes
5. Informazio gehiago
1. Informazio orokorra
Erabilera anitzeko matematika-programaren 7.9 (2009b) bertsioa Opteronetan eta 7.12 (2010a) Xeonetan (inkopatibilitateak direla eta). Osagaiak: kalkulu numerikoa eta sinbolikoa, bistaratzea eta programazio-lengoaia (Matlab script direlakoak).
2. Nola erabili
Bakarrik eskuragarri dago opteron eta xeonentzako beraz Maizetik edo Guinnessetik (gomendatuta) erabili behar duzue. Ikus zerbitzarietara nola konektatu. Interfaze grafikoa honekin exekuta daiteke:
matlab
Ilaretara bidaltzeko scriptetan linea hau erabili:
/software/bin/matlab < input_file > output_file
input_file
Mathematicarako aginduak dituen artxiboa da eta out_file
ra bideratzen da irtera estandarra. Arazoak izan ditugu 169 lerro baino gehiago dituzten .m programekin. Idukiz gero beste .m programa baten bitartez deitzen badira arazoa ebazten da.
Kalkulua nodoetara bidaltzeko opteron
edo xeon
etiketa erabili behar da. Beste aldetik bakarrik bi lizentzia ditugu momentuz eta beraz kola berezia sortu dugu nodoetako lanak ez daitezen hil lizentzia arazoengatik. Beraz, lerro hauek gehitu behar dira zuen scriptei Adibidez:
#PBS -q matlab #PBS -l nodes=1:ppn=1:xeon
edo Opteronetara bidaltzeko
#PBS -q matlab #PBS -l nodes=1:ppn=1:opteron
3. Benchmarkak
Octave, Scilab eta Matlab konparatzeko benchmark batzuk egin dira.
4. Toolboxes
Ezyfit toolbox askea instalatu egin da.
Optimization matlabeko toolboxa instalatu egin da.
Statistics matlabeko toolboxa instalatu egin da.