• send_gauss agindua
• Adibideak
• qsub interaktiboa
• Ohiko qsub
• Lanaren jarraipena
send_gauss agindua
G09 lanak bidaltzeko agindu hau erabiltzea gomendatzen dugu. Honek, gaussianeko *.com-ean prozesagauilu kopurua eta memoria egokitzeaz gain, torqueren kolako sarrera fitxategia ere prestatuko du.
Lana, exekuzio nodoetan egingo da eta emaitza bertan gorde. Lana jarraitu ahal izateko remote_vi
eta remote_molden
prestatu ditugu (ikusi beherago).
send_gauss
erabiltzeko modua honakoa da:
send_gauss lana denbora proz_kop [mem] [ TORQUE beste aukerak]
Zein:
lana
: gaussian inputaren izena da *.com estensiorik gabe.denbora
: oo:mm:ss formatoan, kakuluarentzat eskatzen den denbora.proz_kop
: Erabiltzea nahi den prozesagailu kopurua, 8 baino txikiagoa edo 8ren multiploa izan behar du . Prozesagailu mota ere adierazi daiteke “:xeon”, “:itanium”, edo “:opteron”.mem
: zenbat memoria eskatzen den nodo bakiotzeko- [
TORQUE Aukera Aurreratuak
]: torque ilara sistemari adierazi nahi zaizkion aukera aurreratuak.
Adibideak
send_gauss h2o 400:00:00 16
h2o lana 16 prozesagailuetara bidaliko du, 8 prozesagailu nodo bakoitzean, 400:00:00 ordutarako. Memoria defektuzkoa jarriko zaio, (nproc*900mb), 7200mb.
send_gauss h2o 10:00:00 8 60
h2o 8 prozesagailuetara bidaliko du (nodo bakarrera) 60gb-etako RAM memoria eskatuz. Lanak 10 ordu iraungo ditu gehienez.
send_gauss h2o 23:00:00 16:itaniumb 16 ``-m be -M niri@ehu.es -W depend=afterany:4827''
h2o en 16 itaniumb motako prozesagailuetara bidaliko du, 16gb-etako RAM memoria erreserbatuz. Eskatutako denbora 23 ordutakoa da. Torque ilara sistema, lana hasi eta bukatzean email bay bidaliko du “niri@ehu.es” helbidera. Gainera, 4827 lana bukatu harte ezingo da hasi.
qsub interaktiboa
qsub
exekutatzen bada menu interaktibo bat agertuko zaigu eta honek egindako galderak erantzunez g09 bidlai hal izango da. qsub interaktiboari buruzko informazio gehiago.
Ohiko qsub
Torquerako qsub skritp bat presta daiteke zuzenean. Esteka honetan adibide batzuk daude.
Lanaren jarraipena
remote_vi
eta remote_molden
aginduek, lana exekutatzen ari den bitartean .log fitxeroa ikusteko edo Molden-ekin marrasteko aukera eskeintzen dute. Lana send_gauss
edo qsub
interaktiboarekin bidali behar da.
remote_vi 2341 remote_molden 2341.arina
edo
remote_vi 2341.arina remote_molden 2341
non 2341(.arina) lanaren identifikadorea den.