euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kontzertua

‘La Bossa Nova cantada y contada’ kontzertu didaktikoa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/11/06, 19:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Esperientzia Gelek, ACAEXA-AEIKE Elkartearekin lankidetzan, hainbat jarduera antolatu ditu 2025-2026 ikasturterako ‘Bizipenak’ izenburupean, ‘Begiradak’ eta ‘Esperientziak’ zikloak barne dituena.

Hain zuzen ere, eta ‘Begiradak’ ekimenaren barruan, Unibertsitate Pabiloiak hartuko du jarduera horietako lehenengoa, ‘La Bossa Nova cantada y contada’ kontzertu didaktikoa. Emanaldian arituko dira Geraldine Ramirez, EHUko Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saileko irakasleak, ahotsean eta perkusioan eta Ricardo Urrutiak, gitarran.

‘La Bossa Nova cantada y contada’ lanak musika estilo enblematiko horren historia eta istorioak kontatzen ditu. Ahotsaren eta gitarraren formatu minimalistak giro berezia sortzen du, eta baretasunaren eta malenkoniaren, alaitasunaren eta saudadearen arteko bidaian murgilduko gaitu.

Sarrera librea da lekua bete arte.