euskaraespañol

Redes sociales campusa

17 domina EHUrentzat Espainiako Unibertsitate Txapelketetan

Unibertsitatearen kirol ordezkaritzak sei urre, lau zilar eta zazpi brontze lortu ditu Andaluzian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/05/29

Emaitza bikainak lortu ditu euskal ordezkaritzak Andaluzian. | Argazkia: EHU

Martxotik maiatzera bitartean jokatu da Andaluzian 2026ko Espainiako Unibertsitate Txapelketen edizio berria. Guztira, 17 autonomia-erkidegotako 6.350 parte-hartzaile baino gehiago eta 85 unibertsitate baino gehiago bildu dira, 32 kirol-modalitatetan lehiatzeko.

EHUk modalitate horietako 24tan hartu du parte, 231 lagunek osatutako ordezkaritzarekin: 99 gizonezko kirolari, 97 emakumezko kirolari eta talde teknikoko 35 kide —entrenatzaileak zein ordezkariak—.

EHUk 17 domina eskuratu ditu guztira: 6 urrezko, 4 zilarrezko eta 7 brontzezko, honako modalitate hauetan: igeriketa egokitua, atletismoa, judoa, karatea, taekwondoa, mahai-tenisa eta halterofilia.

Dominez harago, txapelketak ikasleen konpromisoa, ahalegina eta ordezkaritza kolektiborako gaitasuna ere agerian utzi du. Izan ere, azken hilabeteotan Granadan, Cadizen, Malagan, Jaénen, Kordoban, Huelvan, Sevillan eta Almerian banatutako egoitzetan lehiatu dira.

Argazki guztiak, hementxe.