2026-27 ikasturterako graduondoko eskaintza zabalik dago EHUn
Bikaintasuna, nazioartekotzea eta enplegagarritasuna uztartu ditu EHUk 2026-27 ikasturterako graduondoko eskaintza zabalean, prezio publikoetan
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/07/09
Goi-mailako prestakuntzaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Horregatik, graduko ikasketetatik harago, bizitza osorako formakuntza indartu eta graduondokoen eskaintza zabala prestatu du datorren ikasturterako.
Euskal Herriko eta Europako kalitate-agentzia ofizialen babes osoa duen eskaintzak kalitatezko irakasleak eta profesional espezializatuak biltzen ditu, betiere, prezio publikoetan eta gizarte osoaren eskura.
Aurreko urteetan bezala, EHUk bere hiru Campusetan banatutako eskaintza zabala eskainiko du jakintza arlo guztietan, ondorengo programetan:
- 107 Unibertsitate Master
- 27 Etengabeko Prestakuntzako master eta espezializazioko zenbait titulu (adituak, hedakuntza diplomak, etab.)
- 67 doktorego programa
- Mikrokreentzialen eskaintza berria
EHUko graduondokoen ezaugarri nagusietako bat unibertsitate arteko (12 master), nazioarteko (14 master) eta Erasmus Mundus (8 master) programen presentzia handia da. Formula horri esker, euskal ikasleek espezializazio-maila altua lor dezakete etxetik gertu, eta, aldi berean, euren prestakuntzaren zati bat atzerriko unibertsitateetan egiteko aukera bikaina dute. Halaber, aukera zabal horrek beste erkidego eta herrialde batzuetako ikasleak ere erakartzen ditu gure Campusetara, ikasgela kulturaniztun eta aberasgarriak sortuz.
EHUk, gainera, harreman estua du enpresekin, horregatik, prestakuntza akademiko hutsaz harago, ikasketek harremanetan jartzen dituzte ikasleak teknologia-zentroekin, erakundeekin eta prestigio handiko nazioarteko ikertaldeekin.
Guztira, 5.000 plaza baino gehiago eskaini dira eta oraindik badira leku libreak Unibertsitate Master batzuetan, baita Etengabeko Prestakuntzako tituluetan ere.
Espezializatzeko, jakintzak eguneratzeko edo bizitzan aldaketa bat egiteko momentua da. Ez galdu aukera!