Breadcrumb

Aplikazio habiaratuak

EHUko unibertsitate mikrokredentzialak-sarrera-izenburua

EHUko MIKROKREDENTZIALAK

Deialdi berria

EHUko unibertsitate mikrokredentzialak-sarrera

Unibertsitateko mikrokredentzialek paradigma berri bat sortzen dute goi mailako hezkuntzan; etengabeko ikaskuntzari lotutako prestakuntza eredu berritzailea planteatzen dute, ikaskuntzari nahiz enplegagarritasunari bultzada berri bat ematen diona. Oro har, curriculuma eta gaitasunak hobetzeko interesa duten pertsonei zuzenduta daude, eta prestakuntza ibilbide pertsonalizatua diseinatzeko aukera ematen dute; izan ere, independenteak izan daitezke, baina metatu ere egin daitezke, kredentzial zabalagoak lortzeko.

EHUren berezko ikasketak dira mikrokredentzialak; kreditu gutxiko prestakuntza laburrak, kalitatea erabat bermatua dutenak. Prestakuntza modulu espezializatu eta eguneratuak eskaintzen dituzte, eta aukera ematen dute malgutasun handiz ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak (teknikoak, digitalak nahiz zeharkakoak) eskuratu, zabaldu eta eguneratzeko.

Prestakuntza programa hauen helburu nagusia da bizitza osoko prestakuntzaren behar aldakorrei erantzutea, baita beharrizan pertsonal, sozial edo kulturalei nahiz lan merkatuari lotutako premiei erantzutea ere; bide horretan, ezagutzaren gizartea sustatzen dute, goi mailako hezkuntzara iristeko aukera demokratizatuz eta enplegagarritasuna eta gizarteratzea bultzatuz.

Aplikazio habiaratuak

EHUko irakasleentzako informazioa

EHUko irakasleak

EHUko irakaslea bazara, mikrokredentzialak proposatu, zuzendu eta eman ditzakezu. Zuzendaritza akademikoa Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleei dagokie. Hala ere, profesionalek ere parte har dezakete zuzendaritzan eta irakaskuntzan.

          Lankidetzarako bideak sortzea: Unibertsitatea-Gizartea.

Aurkeztu zure proposamena

EHUko irakasleentzako informazioa-irudia

Aplikazio habiaratuak

Microcredenciales-información para empresas-imagen

Mikrokredentzialak- erakundeentzako informazioa

Enpresak eta erakundeak

Enpresa, erakunde sozial edo administrazio publiko bateko kide bazara, kontsultatu EHUko Mikrokredentzialen egungo eskaintza; prestakuntza eguneratua eta kalitatezkoa da, Europako esparruan egiaztatua dagoena. 

Gainera, zure erakundearen beharretara egokitutako mikrokredentzialak garatzen ditugu Euskal Herriko Unibertsitatean.  Aurkeztu zure eskaera eta zurekin harremanetan jarriko gara.