-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
Historiaurreko pinturetako animaliak patroi baten arabera antolatuta daude
-
EHU sinkrotroi teknologiaren potentziala aztertzen ari da ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko
‘Gaizkia. Auschwitz 1945 – Gaza 2025' erakusketaren irekiera
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/05/27, 11:00
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Bilbotik nahiz Gasteiztik pasa ondoren, aurrera doa Palestinaren aldeko EHUko programa. Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoak, Donostian, ‘Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025’ erakusketa hartuko du maiatzaren 27tik ekainaren 30era, Artur Heras artista valentziarraren lana eta Anacleto Ferrerek komisariatua.
Erakusketak genozidioak salatzen ditu, begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik. Bere xedea kontzientziak mugitzea da, eta iraganarekiko eta oraineko izu-ikarak lotzeko irudi-zubia eraikitzea. Bere ibilbidean zehar, erakusketa baliatu da kultura-programazio berezia egiteko, non palestinar eta euskal kulturak fusionatu diren, baita programazio-akademiko berezia egiteko ere, denbora errealean genozidio bat ikusteak irekitzen dituen hainbat eztabaida etiko, politiko eta humanitarioei buruz.
Maiatzak 27, asteazkena, 11:00etan, ERAKUSKETA IREKIERA
Carlos Santamaría Zentroa (Txillardegi aretoa), Donostia
Inaugurazio ekitaldia maiatzaren 27an izango da, Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, 11:00etan, eta bertan izango dira Juana Goizueta EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, obraren egilea, Artur Heras, eta Anacleto Ferrer. Bestalde, Marian Iriarte Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordea eta Ekai Txapartegi EHUguneko zuzendaria ere egongo dira bertan.
Ondoren, Artur Herasek bisita gidatua eskainiko die bertaratutako guztiei.
Jarraian, Maiatzak 27, asteazkena, 12:00etan, SOLASALDIA
Carlos Santamaría Zentroa (areto nagusian), Donostia
Maiatzaren 27an bertan, irekiera ekitaldiaren ondoren, 12:00etan, EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, 'Desde el río hasta el mar. Cómo ejercer el periodismo bajo bombas y marcos narrativos establecidos' solasaldia izango da, Ane Irazabal eta Olga Rodríguez kazetariekin, Bego Yebrak moderatuta.
Ekainak 25, osteguna, Ignacio Mª Barriola zentroko aterpean, 18:30etan, RIFQA ikuskizuna
Era berean, ekainaren 25ean, Barriola gelategipean, ‘Rifqa’ poema liburu euskaratuaren aurkezpen musikatua eskainiko da. Mohammed el-Kurd egile palestinarraren ‘Rifqa’ poema liburua (2021) Eider Beobidek euskaratu zuen 2024. urtean (Katakrak argitaletxea).