euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Aurkituta, bigarren txoko ezkutua!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2026/03/27

NON: Arabako Campuseko Errektoreordetza.  NOIZ: 2026ko martxoaren 26an. NORK: Komunikazio Bulegoa.

Urtarrilean serie berri bat kaleratu genuen gure Photocampus sailean:. ‘Bazter ezkutuak EHUn’. Hirugarrenarekin goaz, eta unibertsitate komunitatea adi dago planteatutako tokiak nork noiz iragarriko.

Martxoan zeru-zati bat izan zen protagonista, duela 25 urte, beste batzuekin batera, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Gasteizko campusean lurreratu zirenak. Sarri askotan begi-bistan izaten duguna izan ohi da ezkutuena... eta honelaxe dirudi oraingo honetan. Dozena bat lagun beste inor ez da konturatu gakoaz: harrizko ispiluak campuseko René Cassin kaleko zoladuran daude integratuta.

Oraingo honetan, zozketaren irabazlea María Jesús Artetxe izan da, Arabako Campuseko zerbitzuburua:  "Campusak baditu zoruan pausatzen diren zeru-zatitxoak, bertan gal daiteke zorua eta zerua gertutik ikusi", zioskun planteatutako enigmari emandako erantzunean, horiek non dauden zehatz-mehatz zehazten zuela.

Zorionak, Maria Jesus!

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu gainerako parte-hartzaileei egin duten ekarpenagatik, eta gogorarazi nahi dugu hilabete bakoitzeko azken ostegunean txoko ezkutu berri bat argitaratuko dugula... bai eta zozketa berri bat ere. Ezagutuko al duzue hurrengoa?

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi ahal duzu atal honetan zuk egindako irudia argitaratzea? Bidali, mesedez, honako helbide honetara: campusa@ehu.eus