EHU, euskaraz!
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/04
NON: Hezkuntza Fakultatea. Leioa. Bizkaiko Campusa NOIZ: 2025eko abenduaren 3a NORK: Laura Lopez. Komunikazio Bulegoa, EHU
Euskal Herriko Unibertsitatea Euskararen Eguneko ospakizunera batu zen abenduaren 3an. Guztira, 20 ekitaldi baino gehiago antolatu ziren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusen artean.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
Irudi galeria
-
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan antolatu ziren herri kirolak. Jorge Navarro -
Gasteizeko Letren Fakultatea. Nuria González -
Gasteizeko Ingeniaritza Eskolan ikasleak bertsotan. Gorka Angulo -
Bizkaiko Zientzia eta Teknologoia Fakultatean egin zuten txondorra. Egoi Markaida -
Donostiako Kimika Fakultateak antolatu zuen bertsozientzia saioa Carlos Santamaria Zentroan. Jone Amonarriz -
Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irrati maratoia. Laura López -
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako mus txapelketa. Jorge Navarro -
Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Natalia Burgos -
Txistulari talde batek diana jo zuen Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan. Jone Amonarriz -
Gasteizeko Ingeniaritza Eskolan Musika, zozketak, photo call-a, txapen banaketa, txistorra, sagardoa... antolatu zuten. Gorka Angulo
