Gipuzkoako Esperientzia Gelen graduazio ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/05/22, 11:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, maiatzaren 22an, 11.00ean, EHUko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostian, EHUko Esperientzia Gelen Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2022-2026) XXIV promozioko graduazio ekitaldia egingo da. Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua 55 urtetik gorakoentzako, 4 urteko titulua da eta ez du aldez aurreko ikasketarik behar. Bertan, jakintza-arlo desberdinetako irakasgaiak ematen dira, hala nola, artea, historia, hizkuntza, osasuna, filosofia eta abar.
EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Juana Goizueta Vértiz eta Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendari Gabriela Chotro Lerda ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Antonio Duplá Ansuategui EHUko Letren Fakultateko irakasleak ‘Historia Antigua y fascismo, ayer y hoy’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Halaber, ekitaldian Itziar Arrizabalaga Etxeberriak eta Mª Rosario Arribas Irazustak 4. mailako ikasleen ordezkari gisa parte hartuko dute ere.
*Ekitaldiari amaiera emango dio aipatutako zentroaren sarreran 12:00ak aldera egingo den taldeko argazkiak.
Egitaraua
- Ekitaldiaren hasiera. Cum Jubilo abesbatza.
- Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendariaren agerraldia.
- Ikasgai magistrala: ‘Historia Antigua y fascismo, ayer y hoy.
- 4. mailako ikasleen ordezkari gisa ikasleen agerraldia.
- XXIV. promozioari diploma banaketa.
- Ekitaldiaren amaiera. EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
- Ekitaldiaren itxiera. Cum Jubilo abesbatza.