-
UPV/EHUk bere marka berritu du
-
Mizgîn Ronak: «Kurduok Euskal Herria gurea ere sentitzen dugu»
-
Haurren irakurmena eta idazmena hobeto garatzen dira eskuz idatziz trebatzen direnean
-
Laura Vela-Plo: «Hizkuntzak ez du bakarrik gizartea islatzen, moldatu ere egiten du»
-
Onkologiaren munduko elitean dir-dir egiten duen neska gaztea
Herbehereetako Geografiako 120 ikaslek Bilboko hiri inklusio eta kultura-politikak "in situ" aztertuko dituzte
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/15

NON: Bizkai Aretoan. NOIZ: 2025eko apirilaren 14an. NORK: Mitxi. UPV/EHU
Radboud Universityko (Herbehereak)Geografia, Hirigintza eta Ingurumen Graduko ehuntahogei ikaslek Bilbo bisitatuko dute apirilaren 14tik 16ra, hainbat landa-lan egiteko kalearen oinean. Haien lanetako gaiak askotarikoak dira, hona hemen landutako adibide batzuk: klima-aldaketa lantzeko hiri-politikak, kolektibo behartsuen gizarteratze-politikak, metropoli-azpiegiturak, jaiak eta nazioarteko ikasleen integrazioa, Bilboko Athleticen eta herritarren nortasunaren arteko lotura. "Erasmus etxean, Erasmus at home" izena duen nazioarteko hezkuntza-proiektu honek Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailaren laguntza du, eta lanak egiteko Holandako ikasleek UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleen laguntza izango dute.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus