-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Karrantzan, denbora artilez ehuntzen da
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/23
NON: Arte Ederren Fakultateko Erakusketa Aretoan NOIZ: 2025eko urriaren 23an. NORK: Egoi Markaida. Komunikazio Bulegoa. EHU
Haranak sortzen duen artiletik, istorioak, oroimenak eta lanbide partekatuak lotzen dituzten hariak irteten dira.
Mutur Beltzek antolatutako Bizi Onaren IX. Egoitza Artistikoan, uda honetan, artistak, artzainak eta auzotarrak elkartu dira keinu beraren bueltan: bizitza eta lurraldea iruteko.
Abestien, zuntzen eta harri zaharren artean, Niño de Elchek, Ernesto Artillok, Regina Quesadak, Marie Isabelle Poirier Troyanok eta Patrick Fosseyk ibarraren taupada eta denboraren ehundura arnastu dituzten lanak sortu dituzte.
Erakusketa 2025eko urriaren 31ra arte izango da ikusgai, goizeko zortzietatik arratsaldeko zortzietara, Arte Ederren Fakultateko Erakusketa Aretoan (Sarriena, Leioa-Erandio, Bizkaia).
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
