-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
Historiaurreko pinturetako animaliak patroi baten arabera antolatuta daude
-
EHU sinkrotroi teknologiaren potentziala aztertzen ari da ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko
Kimika Fakultatearen graduazio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/12
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko 2024-2025 ikasturteko zein masterreko 78 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatu zen. Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Juana Goizueta eta Kimika Fakultateko dekano Jon Mattin Matxain ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan Marian Iriarte, irakasle, dekano ohi eta errektoreordeak hitzaldia eskaini zuen. Era berean, ekitaldian Euskadiko, Burgosko eta Errioxako Kimikarien eta I.K.-en Elkargo Ofizialaren saria Graduko Amaierako Lan Onenari banatu zen; baita espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritu ziren ere. Luberri Abesbatzaren emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.
