Gemma eta armiarma
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/11/26
NON: Leioa. Bizkaiko Campusa. NOIZ: 2025eko azaroaren 11. NORK: Gemma Bizkarra. Ikerketa Errektoreordetzako teknikaria.
Duela egun batzuk, gure lankideak armiarma hori ikusi zuen Ostalaritza Eskolatik gertu, Leioako campusean. “Haren tamainak eta koloreak harritu gintuen... Txangurru txiki bat ematen zuen!
Argazkia atera zuen, Google Lensen kontsultatu, eta Araneus gemma bat zela ikusi zuen zuen, “nire izenkide bat!
Eskerrik asko, Gemma biei, eguneko irudi honengatik.
AKATSEN OHARRA
Zientzia eta Teknologia Fakultateko Juanan Campos Biologia irakasleak honako hau idatzi zigun: Araneus gemma jatorriz Mexiko eta AEBetakoa den espezie iparramerikarra da, Europan erregistratu ez dena, eta Urtzi Goiti irakasleak baieztatu zigun kolorazio arraroa izan arren Araneus diadematus espeziearen ale bat dela. "Ale gutxi batzuk bakarrik identifikatzen ditu Google Lensek % 100eko fidagarritasunarekin".
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus