-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Narratiba Pedagogiko Inklusiboen inguruko II. Jardunaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/06/18, 18:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Ekainaren 18an, osteguna, Ordiziako Barrena Jauregian, 18:00etan, Narratiba Pedagogiko Inklusiboen inguruko II. Jardunaldia egingo da ‘Eskolatik azokara. Euskara eta kulturartekotasuna’ lemapean. Jarduera honen helburua da azken urteotan Urdaneta Herri Ikastetxean kulturartekotasunaren inguruan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) INKLUNI ikerketa-taldeak, UNEDeko INTER nahiz Castellóko Jaume I Unibertsitateko MEICRI ikerketa-taldeak elkarlanean, garatzen ari duen ikerketa-proiektuaren berri ematea eta proiektu horren xehetasunak partekatzea.
Lankidetza horren emaitza da CONAPEI (Narratiba Pedagogiko Inklusiboen Elkarlaneko Eraikuntza Gizarte- eta Hezkuntza-Eraldaketa Prozesuetan) ikerketa-proiektua. Proiektu honetan, unibertsitate eta hezkuntza-komunitate bakoitzak, ikastetxe baten testuinguruan oinarrituta, narratiba pedagogiko inklusiboak garatzen ditu.
CONAPEI proiektuaren helburua da gizarte- eta hezkuntza-eraldaketarako praktika inklusibo eta bidezkoei buruzko ezagutza komunitarioa handitzea, narratiba pedagogikoa funtsezko elementu gisa txertatuz. Horretarako, eraldaketa sozio hezitzailean murgilduta dauden hezkuntza-zentroekin batera, narratiba pedagogiko inklusiboen praktikak planifikatu, garatu eta komunitate mailan aztertzen dira, Ikerketa-Ekintza Parte-hartzailearen bidez.
EHUren kasuan, proiektua Ordiziako Urdaneta Ikastetxean garatzen ari da. Orain arte, dokumentazio pedagogikoarekin lotutako hainbat lan egin dira, hezkuntza-komunitatearen esperientziak, ahotsak eta ikaskuntzak jasoz. Era berean, ikastetxe desberdinetan izandako esperientzietan oinarrituta, narratiba pedagogiko inklusiboak sortzeko dekalogo bat ere prestatu dugu. Dokumentu horrek praktika narratibo inklusiboak garatzeko oinarrizko printzipio eta orientabideak biltzen ditu.