euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Graduazio-ekitaldia

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleen graduazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/10/23, 17:30

Kokapena

Areto nagusia - Vitoria-Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Gasteizko Ingeniaritza Eskolak 2024-2025 ikasturtean ikasketak amaitu zituzten ikasleen graduazioa ospatuko du, eta Joxerramon Bengoetxea Caballero Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea izango da ekitaldi horren buru. Ikasturte horretan, guztira, 182 ikaslek amaitu zituzten ikasketak.

Era berean, titulazio bakoitzeko espediente onenaren saria emango da eta aitorpena egingo zaio Talgo enpresari Eskolarekin izandako lankidetzagatik.

Errektoreaz gain, ekitaldian izango dira Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua; Saray Zárate Fernández de Landa, Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko foru diputatua; Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña, Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia; Francisco Javier Forcada Sainz, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanorde koordinatzailea; Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, eta Ángela Pajares Liberal, Talgo enpresaren ordezkaria.