Zuzenbide Graduko 67 ikasleren graduazio-ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/10/31, 17:30
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, urriaren 31an, 17:30etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan, EHUko Bizkaiko Zuzenbide Graduko 67 ikasleen graduazio-ekitaldia ospatuko da.
Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordeak presidituko du ekitaldia. Eta bertan izango dira, baita ere, Zuzenbide Fakultateko Dekanoa Alberto Emparanza Sobejano, promozioaren Aitabitxia eta Euskal Herriko Erkidegoko Jabetza eta Merkataritza-Erregistratzaileen Dekanoa Pablo Sánchez Lamelas, Zuzenbide Fakultateko Ikasleen eta Praktiken Dekanordea Sandra Castellanos Cámara eta Graduondoko Dekanordea Irune Suberbiola Garbizu. Ekitaldia ehuOrkestra Sinfonikoaren musika emanaldiarekin amaituko da.
PROGRAMA
17:30 Ongietorria. Zuzenbide Fakultateko Ikasleen eta Praktiken Dekanordea Sandra Castellanos Cámara eta Zuzenbide Fakultateko Dekanoa Alberto Emparanza Sobejano.
17:45 Aitabitxiaren hitzak. Pablo Sánchez Lamelas.
18:00 Sari banaketa. Gradu Amaierako Lan onenaren eta Graduko espediente onenaren saria.
18:20 Ikasleen ordezkaritzaren hitzak. Ane Canales eta Iván Serrano.
18:30 Diploma-banaketa.
19:15 Ekitaldi amaierako hitzaldia. Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordea.
19:20 ehuOrkestra sinfonikoaren emanaldia eta ekitaldiaren amaiera.