NAZIOARTEKO RANKING-A
Shanghai Ranking (ARWU)
2025. urtean EHUk 400 unibertsitate onenen artean egoten jarraitzen du, Shanghaiko rankingaren arabera
Kimikan eta nanozientzia eta nanoteknologiaren ezagutza eremuan, munduko 151 eta 200 unibertsitate onenen artean kokatu dago Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) 301 eta 400 postuen artean dago Shanghaiko rankinean. Munduko 20.000 unibertsitate ingururen artetik 2500ek osatzen duten zerrenda da eta 1000 onenen berri ematen du akademia munduko zerrenda ezagunenak.
Shanghaiko rankinga akademia mailan ezagunena den zerrenda da eta Euskal Herriko Unibertsitateak eutsi egin dio munduko 400 onenen artean egoteari. EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak azpimarratu duenez, “lehia geroz eta handiagoa da unibertsitateen artean, batez ere, espezializatutako unibertsitateek hartzen dituztelako lehen postuak. Hori dela eta, are garrantzia handiago hartzen du EHU hor egoteak, ezagutza arlo guztiak eskaintzen dituen unibertsitate publikoa baita”. Espainiar estatuan 36 unibertsitate sartu dira rankingean eta 8 onenen artean artea kokatzen da EHU.
Ezagutza arloka
Ranking orokorretik harago, 300 unibertsitate onenen artean zerrendatu dira 8 ezagutza arlo (Kimika, Nanozientzia eta Nanoteknologia, Matematika, Fisika, Ingeniaritza, Materialen zientzia, Energia zientziak, Farmazia, Hezkuntza eta Zientzia politikoak) eta 200 onenen artean, berriz, Kimika eta Nanozientzia eta Nanoteknologia.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Europako ENLIGHT aliantza osatzen duten gainerako bederatzi unibertsitateek ere goi postuak eskuratu dituzte ranking-ean; horietako hiru lehen 100en artean sartu dira (Gent-eko Unibertsitatea, Groningeneko Unibertsitatea eta Suediako Uppsala Unibertsitatea) eta hiru lehen 300 artean daude (Bernakoa, Göttingenekoa eta Bordelekoa).
Iturria: Campusa
CWUR World University Rankings
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak 369. postua eskuratu du CWUR Center for World University Rankings-en azken sailkapenean, hots, unibertsitateak ebaluatzen dituen mundu osoko analisi prestigiotsuenetako batean. UPV/EHUk 2020/2021ko txostenean lortu du postu hori, mundu osoko beste 20.000 unibertsitateren artean. Aurten, sailkapeneko lehen postuak Harvard Massachusetts Institute of Technology (MIT) eta Stanford erakundeek eskuratu dituzte.
Espainiako unibertsitateei dagokienez, UPV/EHU zazpigarren postuan dago. Oraingoan lehenengo hamarrak izan dira, ordena honetan: Bartzelona, Bartzelonako Autonomoa, Madrilgo Konplutentsea, Madrilgo Autonomoa, Valentzia, eta Granada.
Aurtengo txostenean, UPV/EHUk postu hauek lortu ditu:
Estatuko rankinga: 7
Zientzia ekoizpenaren rankinga: 288
Argitalpenen kalitatearen rankinga: 296
Eraginaren rankinga: 343
Argitalpenetako aipamenen rankinga: 541
Puntuazio orokorra: 75,9
Esteka hauetan ikus daiteke sailkapena:
CWUR (Center for World University Rankings) aholkularitza erakunde lider bat da, eta politika publikoei eta ikuspuntu estrategikoei buruzko aholkularitza ematen die gobernu eta unibertsitateei hezkuntza eta ikerketa emaitzak hobetzeko. CWURek mundu osoan baimendutako sailkapenak argitaratzen ditu. Ezagunak dira beren objektibotasun, gardentasun eta oinarri sendoagatik, eta mundu osoko ikasle, akademiko, unibertsitateko administrari eta gobernuetako funtzionarioek erabiltzen dituzte.
Iturria: Campusa. Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria.
Times Higher Education
The Times egunkariari adskribatutako 'Times Higher Education' astekari ingelesak argitaratzen duen rankinga.
Lydia Snover Massachusetts Institute of Technology-ko (MIT) erakunde ikerkuntzarako zuzendariak dio ezen, nazioarteko hezkuntza sail edo ministeriorik ez badago ere, Times Higher Education (THE) oso lagungarria dela hutsune hori betetzen, unibertsitateei egiazko zerbitzu bat eskainiz eta, erkatzeko zein ulertzeko balia daitezkeen definizio eta datuak garatuz.
Hain zuzen ere, hori bera da munduko unibertsitateen ranking honen benetako helburua eta herentzia iraunkorra, Phil Baty editorearen arabera. Garbi dio honek: "ez dago unibertsitateen ranking perfekturik. Emaitza zuzenik ere ez dago, goi hezkuntzarako bikaintasun eredu bakarra ere ez dagoen moduan; izan ere, ranking bakoitza egiteko ezinbestekoa baita datu konparagarririk izatea eta konpilatzaileen iritzi subjektiboen gainean (adierazleak eta ponderazioak) eraikitzen baitira.
Rankingen arloan hamarkada batean metatutako esperientzian oinarritu eta garatzen du egun Times Higher Education-ek bere metodologia, urte osoa kontsulta eta bilera irekiekin iragan ostean eta mundu osoko 50 figura nabarmen baino gehiagoren ekarpen zehatz eta adituak jasoz. Eta honela segituko dugu rankinga hobetu eta argiago egitearren."
Iturria:
World University Rankings 2025
A. THE WORLD UNIVERSITY RANKINGS 2025
UPV/EHU munduko 601 eta 800 unibertsitate onenen artean agertzen da (aztertu diren unibertsitateak, guztira, 2.000 izanik).
B. THE YOUNG UNIVERSITY RANKINGS 2025
Ranking honetan 124an agertzen da.
C. IMPACT RANKINGS 2020
UPV/EHU munduko 101 eta 200 unibertsitate artean agertzen da.
Scimago
Iturriak:
- http://www.scimagojr.com/aboutus.php
- https://www.scimagoir.com/institution.php?idp=8025
- http://www.scielo.cl
- http://biblioteca.ugr.es/pages/investigacion/herramientas-para-indicios-de-calidad/scimago
Web atari bat da, argitalpenen kalitate eta inpaktuen inguruko adierazleak eskaintzen ditu. Scopus® (Elsevier B.V.). datu basean edukitako informaziotik abiatuta. Adierazle hauek arlo zientifikoak ebaluatu eta aztertzeko erabili ahal dira. Herrialdeetako ranking-ak modu konparatuan edo banakakoan analizatu ahal dira.
Plataforma honek eskaintzen duen bai aldizkarien rankinga bai inpaktuaren indizea gero eta gehiago erabiltzen dira argitalpen zientifikoak ebaluatu eta analizatzeko, ikerkuntza jarduna egiaztatu eta ebaluatzeari begira. Erakunde eta herrialdeen kasuan, SCImago rankingak lau adierazle eskaintzen ditu:
1.- Ekoizpen zientifikoa, aldizkari zientifikoetako argitalpenen kopurua neurtuta.
2.- Nazioarteko lankidetza, erakunde batek beste herrialdeetako erakundeen lankidetzaz egindako argitalpen zientifikoen kopurutik abiatuta.
3.- Batez besteko kalitate zientifikoa, erakunde baten inpaktu zientifikoa neurtzen duena, behin bakoitzaren profil tematikoaren tamaina eta eragina baztertu ondoren.
4.- 1Q-a, lehenengo kuartileko aldizkarien argitaratze portzentajea, SJR adierazlearen arabera ordenaturik. Adierazle hau eragin faktorearen hautabidezko adierazlea da, PageRank algoritmoaren funtzionamendua eta aldizkari batetik besterako prestigio transferentzia ditu oinarri. Urtean aipu ponderatuen batez besteko kopurua adierazten du, hautatutako aldizkarian aurreko hiru urteetan argitaratutako dokumentuek egindakoak. Munduko aldizkari entzutetsuenen % 25a du barne.
SCImago ikertalde bat da ikerketa zientifikoen goi kontseiluak (CSIC), Granadako, Extremadurako, Carlos III (Madril) eta Alcalde de Henareseko unibertsitateek osatutakoa, eta bistaratzeko tekniken bidezko informazioaren analisi, errepresentazio eta berreskuratzeaz dihardu.
A. SEKTORE GUZTIAK. MUNDU OSOA
Aztertutako goi hezkuntza eta ikerkuntzako 4.762 erakundeetatik, UPV/EHUk 631. tokia betetzen du eta honek esan gura du munduko goi hezkuntza eta ikerkuntzako erakunde onenen % 13,25aren barruan dagoela.
B. SEKTORE GUZTIAK. ESPAINIA
Aztertutako goi hezkuntzako eta ikerkuntzako erakunde onenen % 11,84ren barruan dago. Izan ere, UPV/EHUk 9. tokia du 76tatik.
C. GOI MAILAKO HEZKUNTZA SEKTOREA. MUNDU OSOA
Errendimendua antzekoa da goi hezkuntzako erakundeekin soilik konparatzerakoan, % 4,80ren gaineko tokietan kokatzen delarik; izan ere, kasu honetan, UPV/EHU 111. tokian aurkitzen da goi hezkuntzaren arloan aztertu diren 2.312 erakundeen barruan.
D. GOI MAILAKO HEZKUNTZA SEKTOREA. ESPAINIA
Euskal Herriko Unibertsitateak 7. tokian dago analizatutako 68 unibertsitateen artean.
Round University Ranking (RUR)
Nazioarteko ranking honek nazioarteko lider diren goi-mailako hezkuntzako 1.100 erakunde baino gehiagoren eraginkortasuna ebaluatzen du eta, honetarako, 20 adierazle erabiltzen ditu, unibertsitatearen lau eginkizun gakoetan banaturik: irakaskuntza, ikerkuntza, nazioarteko aniztasuna eta ekonomia eta finantza jasangarritasuna.
2024. urteari dagozkien datu globaletan, UPV/EHUk 567 postuan dago.
2023. urtean, gaika hartuta, puntuatutako 971 unibertsitateetatik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea honako ranking honetan dago:
| GAIA | POSTUA |
|---|---|
| Humanities | 192 |
| Natural Sciences | 294 |
| Life Science | 399 |
| Medical Sciences | 433 |
| Social Sciences | 533 |
| Technical Sciences | 403 |
Honen arabera, UPV/EHU, erreferentziazko 6 arlo hauetatik 4 arlotan, munduko unibertsitate onenen % 50aren barruan dago eta kokapen hobea du, onenen % 30ean, humanitateen eta natura zientzien arloetan.
QS World University Ranking
QS World University Ranking-ak jakintzaren arabera:
- 451. eta 450. postuen artean - Ingeniaritza eta teknologia
- 357. postuen artean - Natura-zientzia.
QS World University Ranking-ak gaiaren arabera:
- 251. eta 300. postuen artean - Linguistika
- 251. eta 300. postuen artean - Ingeniaritza Kimikoa
- 251. eta 300. postuen artean - Ingeniaritza mekanikoa, aeronautikoa eta fabrikaziokoa
- 251. eta 300. postuen artean - Kimika
- 301. eta 350. postuen artean - Ingeniaritza elektrikoa eta elektronikoa
- 351. eta 400. postuen artean - Fisika eta astronomia
CWTS
CWTS Leiden Ranking 2022 erakundeak mundu osoko 1318 unibertsitate garrantzitsuren jarduera zientifikoari buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen du.
UPV/EHU 8. postuan dago CWTS rankingean, Espainian dauden 70 unibertsitateetatik 44 aukeratu baititu, eta aztertutako aldian 4304 argitalpen egin ditu. Nazioartean, 327. postuan dago, mundu osoan sailkatutako goi-mailako 1.318 hezkuntza-erakundeen artean.
U-Multirank
U-Multirank Unibertsitateen munduko sailkapen bat da, goi-mailako hezkuntza-erakundeen rankingak egiteko ikuspegi berri bat proposatzen duena. Unibertsitateko ranking honen berritasuna fundazioaren oinarrizko ezaugarriengatik dator, dauden beste rankingetatik bereizten baitute. U-Multirank bere zorroztasun eta hausturagatik bereizten da, garapen ekonomiko eta soziala sustatzen du, dimentsio anitzekoa da, independentea, pertsonaliza daiteke eta mundu mailako estaldura du.
U-Multiranken adierazleek 5 dimentsio hartzen dituzte:
- irakaskuntza eta ikaskuntza
- ikerketa
- ezagutzaren transferentzia
- nazioarteko orientazioa
- eskualdeko garapenari laguntzea
US News
US News & World Report Ameriketako Estatu Batuetako erakunde akademikoen ranking zaharrena eta ezagunena da, eta negozioak, zuzenbidea, medikuntza, ingeniaritza, hezkuntza, gizarte-zientziak eta gai publikoak hartzen ditu bere baitan, beste arlo askotaz gain.
UPV/EHU 460. postuan dago mundu mailan, 179. postuan Europa mailan eta 10. postuan nazio mailan.
Stanfordeko zerrenda
Stanfordeko unibertsitateko rankingerako argitalpen zientifikoetan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2 hautatzen dituzte.
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) 162 ikertzaile hautatu dituzte argitalpen zientifikoetan aipamen gehien dituzten ikertzaileen % 2 horien artean: 119 ikertzaile senior zerrendan daude (2023an 103 izan ziren, eta ikertzaileak bere lanbide-ibilbide osoan izaten dituen aipamenak hartzen dira kontuan), 133 ikertzaile azken urteari dagokion zerrendan (2023an 141 izan ziren eta, kasu honetan, 2023an izandako aipamenei dagokie), eta 95 ikertzaile bi zerrendetan daude. Halaxe jasotzen da Stanfordeko unibertsitateak argitaratzen duen Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan.
Datu horiek ikusita, Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak honako hau adierazi du: “Stanfordeko unibertsitatearen rankingak euskal unibertsitate publikoan egiten den ikerketaren bikaintasuna ziurtatzen du, eta euskal unibertsitate publikoaren irudia indartzen du, arlo zientifiko ugaritan abangoardiako ezagutza sortzen duen unibertsitate generalista gisa. Bide batez, zientziaren arloan eragin handiena duten ikertzaile hautatuen talde horretan sartu diren ikertzaile guztiak zoriondu nahi ditut, eta albistearen garrantzia nabarmendu ere egin nahi nuke, euskal unibertsitateak euskal gizartean duen izen ona areagotzen duen aldetik”.
Stanfordeko unibertsitate ezagunak ikertzaileen sailkapena egiten du, betiere haien ibilbide zientifiko osoan egindako lanek 1996-2023 aldian aipamen gehien izan dituztenak identifikatuta. Horretaz gain, 2023. urtean aipamen gehien izan dituzten ikertzaileen zerrenda ere egiten du.
Sailkapena egiteko, argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako hainbat parametro aplikatzen dituzte: indexatutako argitalpenen kopurua, beste zientzialari batzuek argitaratutako lanetan zenbat aldiz aipatu diren argitalpen horiek, h indizea, egilekidetza, eta aurreko faktore guztiak uztartzen dituen azken adierazle bat. Gainera, alborapenak saihesteko, ikertzaile bakoitzaren metrikak konparatzeko aukera ematen du sailkapenak, nork bere bururi eginiko aipamenak alde batera utzita.
Zerrendaren goiko postuetan dauden UPV/EHUko kideak 40 jakintza arlotan baino gehiagotan ari dira lanean; argi dago, beraz, euskal unibertsitate publikoan egiten den ikerketa-jarduna oso aberatsa eta askotarikoa dela. Besteak beste, arlo hauetan ari dira: Neurologia eta Neurokirurgia, Kimika Fisikoa, Polimeroak, Neurozientziak, Biokimika eta Biologia Molekularra, Fisika Aplikatua, Kirol Zientziak, Psikologia Esperimentala, Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza, Ingeniaritza Kimikoa, Fisika Orokorra, Kimika Ez-organikoa eta Nuklearra, Industria Ingeniaritza eta Automatizazioa, Kimika Analitikoa, Matematika, Elikagaien Zientzia, Farmakologia eta Farmazia, Medikuntza, Onkologia eta Kartzinogenesia, Mikrobiologia, Odontologia, Materialak, Energia, edo Adimen Artifiziala eta Irudi Prozesamendua.
Ikertzaile seniorren zerrendan gehien aipatzen diren UPV/EHUko lehenengo hamarrak honako hauek dira:
- Verkhratsky, Alexei (Neurologia eta Neurokirurgia)
- Grabowski, Sławomir J. (Fisika Kimikoa)
- Mecerreyes, David (Polimeroak)
- Asua, José M. (Polimeroak)
- Matute, Carlos (Neurozientziak)
- Mujika, Iñigo (Kirol Zientziak)
- Goñi, Félix M. (Biokimika eta Biologia Molekularra)
- Cenoz, Jasone (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza)
- Carreiras, Manuel (Psikohizkuntzalaritza)
- Pérez-Ruiz, Fernando (Medikuntza)
Rankinga Elsevier BV aldizkarian argitaratu da, John P. A. Ioannidis-ek (Stanford Unibertsitatea) idatzitako artikulu honetan: August 2024 data-update for "Updated science-wide author databases of standardized citation indicators" [Elsevier Data Repository 2024, V7, doi:10.17632/btchxktzyw.7].
Zientziaren abangoardiako 200.000 bat ikertzaile jasotzen dira sailkapenean, mundu osoko erakunde akademikoetan eta ikerketa-erakundeetan diharduten 10 milioi ikertzaileren artetik; ikertzaile handienen % 2 dira, beraz.
UPV/EHUko ikertzailen banaketa Ranking of the World Scientists: World 's Top % 2 Scientists zerrendan:
| JAKINTZA ARLOA | SENIORRA | AZKEN URTEA |
| Zientziak | 75 | 79 |
| Osasun Zientziak | 23 | 31 |
| Ingeniaritza eta Arkitektura | 15 | 16 |
| Gizarte eta Lege Zientziak | 6 | 7 |
| Guztira | 119 | 133 |
| GENEROAREN ARABERA | SENIORRA | AZKEN URTEA |
| Emakumeak | 12 | 24 |
| Gizonak | 107 | 109 |
| Guztira | 119 | 133 |
Iturburu: Campusa, Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria.