II NAZIOARTEKO KONGRESUA
Rol Jokoak eta beste irakaskuntza-metodologia aktiboak Unibertsitatean: Rol joko eraginkorrak diseinatzen

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEA

(AURKEZTEKO EPEA: Azaroak 22a arte)
Izen emateak aukera ematen du Ahozko komunikazio bat aurkezteko.
Geletan erabili izan diren esperientzien gaineko komunikazio-proposamenak onartuko dira, bai eta haiekin lotura duten gako teorikoak lantzen dituztenak ere (fundamentazio teorikoa, diseinua, moldaketa, briefing-debriefing, ebaluaketa, etab).
Aurkezpenak kongresuaren hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu daitezke (gaztelania, euskara, ingelesa).
Hizkuntza ezberdinetako saioak egongo dira, batzorde zientifikoak onartutako aurkezpenen arabera, baina ez da itzulpen zerbitzurik eskaniko.
Proposamenaren egile edo egileek izenburua bidaliko dute email bidez (congreso.juegos-educativos@ehu.es), 250 hitzez osaturiko laburpen batekin (aukeratutako hizkuntzan) AZAROAK 22a baino lehen.
Nazioarteko Batzorde Zientifikoak proposamena aztertuko du eta Antolaketa Batzordeak egileei esango die proposamenaren gaineko ebazpena zein izan den.