II NAZIOARTEKO KONGRESUA
Rol Jokoak eta beste irakaskuntza-metodologia aktiboak Unibertsitatean: Rol joko eraginkorrak diseinatzen

AURKEZPENA

Europako Goi Hezkuntzaren Eremuko sorrera testuinguruan, eta neuro-zientziek sustatutako konstruktibismo pedagogikoaren bultzadarekin, metodologia aktiboak gure hezkuntza esparruan sendotu dira. Diziplina ezberdinetan tresna berriak hedatu dira, bai eta ikaslearengan kokatuagoa dagoen ikaskuntza ikuspegia ere. Euskal Herriko Unibertsitateak metodologia aktiboen aldeko apustua egin du ere, IKD hezkuntza-ikaskuntza eredua bultzatuz.

2011ko Azaroan Hezkuntza-Berrikuntzarako Ikerketa Mintegia bi eskaini ziren: Rol jokoak eta beste metodologia aktibo batzuk Europako Goi Hezkuntza Eremuan, eta, Transgenikoen eztabaidan hiritargo aktiboago baten aldeko unibertsitate-mailako hezkuntza estrategiak { http://www.gizarte-komunikazio-zientziak.ehu.es/p238-semrolct/eu/ }.

Bigarren ekimen honetan, gaiak susperturiko interesa ikusita, mintegi antolaketa mantendu egin da rol arreta rol jokoen diseinu, moldaketa eta erabilpenean jarrita (Abenduak 11ko arratsaldean). Hurrengo egunean, Abenduak 12, kongresu eredua erabiliko da arlo ezberdinetako irakaslegoari esperientziak elkarbanatzeko aukera emanez.
Europako eta Ameriketako unibertsitateetako partehartzaileak izango dira haien esperientziak aurkezten, ezagutza praktikoa eskainiaz gain elementu teorikoei ere arreta emanez. Tresna pedagogikoak aurkeztu nahi dituzten irakasleak, bereziki rol joko eta simulazioak badira, edota horien gainean jakin-mina duten irakasleak gonbidatuta daude kongresu honetara.
Izena emateko epea ZABALIK da. Emazu zurea!
Izena emateko epea Azaroak 15ean bukatzen da

DEIALDIA IGARTZEN DUEN ERAKUNDEA

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du “University Educational Games: Designing Effective Role Games” Nazioarteko Kongresua, departamentu ezberdinetako irakasleen partaidetza, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta ANTROPOred Hezkuntza Berrikuntza Proiektuaren laguntzarekin.
Kongresuko Koordinatzaile da Igor Filibi, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Saila (e-mail: congreso.juegos-educativos@ehu.es).

SUSTATZAILEAK

Komunikazio era Gizarte Zientzien Fakulteta, Euskal Herriko Unibertsitatea
“ANTROPOred” Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektua (koord. Jose Angel Peña eta Esther Rebato Ochoa, EHUko Berrikuntza Errektoreordegoak sustatuta)
Café Fortaleza