GOGO ELEBIDUNA

Hizkuntza nola irudikatu eta prozesatzen den ikertzen dugu; batez ere zeintzuk diren irudikatze eta prozesatze horren ezaugarri unibertsalak eta zeintzuk aldatzen diren hizkuntza bakoitzaren ezaugarrien arabera.

1. Prozesamendua. Hizkuntza gogo elebidunean nola irudikatu eta prozesatzen den aztertzen dugu. Euskara-Gaztelera eta Gaztelera-Euskara hiztun elebidunak ikertzen ditugu, bigarren hizkuntza garai ezberdinetan ikasitakoak eta gaitasun linguistiko ezberdina dutenak. Horretarako teknika esperimentalak erabiltzen ditugu: kontuktualak (erantzute-denbora neurtzen dutenak), elektrofisiologikoak (Gertaerei Loturiko Potentzialak) eta begi-mugimenduak kontrolatzen dituztenak (eye-tracking).

2. Hizkuntz aldakortasuna eta Korpus-azterketak. Euskara/Gaztelera (neuro)elebitasuna ikertzeko euskararen beraren egitura aztertzea ere ezinbestekoa da. Euskara hizkuntza indoeuropearretatik ezberdina da, ezezagunagoa eta gutxiago ikertua. Hori dela eta, taldearen beste xede bat euskararen azterketa eta deskribapena da, batez ere haren alde sinkronikoa eta lekuan lekuko aldakortasunak kontuan izanda. Lan esperimentala eta deskribatzailea aurrera eraman ahal izateko hizkuntzaren azterketa xehea behar-beharrezkoa da: korpusaren ikerketa -maiztasun lexiko, morfologiko eta sintaktikoen analisia.

facebook-eus

Micaela Portilla Ikergunea

Kokalekua

Centro de Investigación Micaela Portilla Ikergunea
(3.2 lokala) – UPV/EHU
Justo Vélez de Elorriaga , 1, 01006
Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: +34 945014294 |+34 945014354 | Faxa: +34 945013200 | E-mail: gogo.elebiduna@gmail.com

 

Posted in . | Comments Off on GOGO ELEBIDUNA