SVETLANA ZIMNUKHOVA

Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Saila
Letren Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
svetlana.zimnukhova@ehu.eus

Irakasle eta hizkuntzalariaren karrera bukatu nuen 2005. urtean Omskeko Estatuko Unibertsitatean. 2011. urtean, “Aditz gabeko joskera eliptikoak eta beren lotura hizkuntzaren gramatikako sistemarekin” izenburuko doktorego tesia defendatu nuen Altaiko Estatuko Unibertsitatean. Nire ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean homologatu nituen, hurrengo tituluak lortuz: Ingeles Filologian lizentziatua eta Filologian doktorea. 2015. urtean Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa masterra bukatu nuen UPV/EHUn. Master programa hartan ikasten ari nintzen bitartean, elebidunek euren hizkuntza nagusia zein den eta gramatikako generoa nola prozesatzen duten ikerku nuen. Orain elebidunen prozesamendu sintaktiko eta morfosintaktikoari buruzko daukadan jakintza sakontzea eta horren arloko eskarmendua gehitzea dut helburu. (ikusi hemen nire CV osoa).

 Irakaskuntza

2005 – 2012: “Ingeles Hizkuntza” irakatsi nuen graduko eta mastergo ikasketetan (Omskeko Estatuko Unibertsitatean, Errusia).

2005. urtetik – orain arte: Bitarteko Irakaslea UPV/EHUn.

Eskarmendua daukat hurrengo ikasgaiak ematen: Ingeles Hizkuntza I (Euskal Filologia eta Filologia graduetan); Ingeles Akademikoa eta Ingeles Hizkuntza V (Ingeles Filologian); B II. Ingeles Hizkuntza (Itzulpengintza eta Interpretazio graduan); Enpresarako Ingelesa I (Negozioen kudeaketa graduan).

Orain hizkuntza teknikoa da nire irakaskuntzaren ardatza. ‘English for Industrial Engineering’ eta ‘English for Renewable Energy Engineering’ ikasgaiak ematen ditut ingeneritza graduetan (Donostia, Gasteiz eta Eibarko campusetan).

Hizkuntzak

Errusiera  (ama-hizkuntza)

Ingelesa (goi-maila)

Gaztelera (goi-maila)

Euskera EGA

Argitalpen egin berriak

Zimnukhova, S. & Erdozia, K. (2021) Begi-mugimenduen erregistroa bigarren hizkuntzen prozesamendu sintaktikoan. Bi hizkuntza garun bakarrean: euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetzan argitaratuta, p. 159-.

Caffarra, S., Zimnukhova, S., & Mancini, S. (2016) What usage can do: The effect of language dominance on simultaneous bilinguals’ morphosyntactic processing. Linguistics Vanguard. DOI 10.1515/lingvan-2016-0020

Comments are closed.