2024ko EGOKITZAPEN ESKAERARAKO PROZEDURA UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOAN
URTARRILA |
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek pertsona bat izendatu behar du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko dena. |
OTSAILAREN 2a BAINO LEHEN |
Ikastetxeak formulario bat beteko du Zerbitzuaren webgunean, arduradunaren datu hauekin: Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, helbide elektronikoa (konpartitu gabeko kontua), ikastetxearen izena, kodea eta telefonoa. |
OTSAILAREN 9 |
Zerbitzuak ikastetxeko arduradunari sarbiderako kodeak eta egokitzapenen eskaerak egiteko argibideak bidaliko dizkio. Kode hauek espezifikoak dira USEko egokitzapenak bideratzeko. |
OTSAILAREN 12tik MARTXOAREN 1era |
Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaera egiteko ikasleak USEko aurrematrikula egina izan behar du. Arduradunak eskaerak bideratzeko hurrengo dokumentazioa pdf edo word formatuan eskaneatuta behar ditu, beti ere ikaslearen egoeraren arabera.
Egokitzapen txostena egiteko zerbitzuko web atarian 2024rako eskuragarri dagoen formularioa erabili: www.ehu.eus/discapacidad |
MARTXOAREN 4tik MAIATZAREN 10era |
Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu eta GAUR aplikazioaren bitartez onarpenaren berri emango da. Beharrezkoa den kasuetan soilik zerbitzua ikastetxeko arduradunekin jarriko da harremanetan. |
MAIATZAREN 13tik 24ra |
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera zein deialdian kudeatuko den zehazteko. |
OHIKO DEIALDIA |
|
MAIATZAREN 29 |
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren berri emango dio zerbitzuari. |
MAIATZAREN 30 ETA 31 |
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei. |
EKAINAREN 3 ETA 4
|
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak baieztatuko dizkio. |
EZ OHIKO DEIALDIA |
|
EKAINAREN 12tik 22ra |
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera kudeatuko behar den zehazteko |
EKAINAREN 26 |
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren berri emango dio zerbitzuari. |
EKAINAREN 27 ETA 28 |
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei. |
UZTAILAREN 1 ETA 2 |
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak baieztatuko dizkio. |
HARREMANETARAKO PERTSONAK:
Araban: Natalia Ortiz Blasco 945 01434384
Bizkaian: Kepa González Antona 946 012258
Gipuzkoa: Mamen López Lizarralde 943 015184 / Ane Amondarain 943 018137
IKASTETXEKO ARDURADUNAREN DATUAK BIDALTZEKO FORMULARIO BERRIA
Ikastetxeak formulario hau beteko du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko den arduradunaren datuekin.
IKASTETXE EDO BERRITZEGUNEEN EGOKITZAPENEN TXOSTENA EGITEKO FORMULARIOA
Esteka honetan, sarbide-proban hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapen-txostena egiteko inprimakia dago eskuragarri. Fitxategia deskargatu behar da, eskatutako informazioa osatu eta beharrezko egokitzapenen laukitxoak markatu, izan diren egokitzapenen eta talde bakoitzari eskaintzen direnen arabera.
Ezinbestekoa da ikaslearekin adostea eskatu beharreko egokitzapenak.
Txostena osatu ondoren, inprimatu, sinatu eta zigilatu egin behar da, GAURen eskaeran kargatu ahal izateko.
Berritzeguneko txostenerako formulario berria 2024
Documents:
ESKAERAK
Eskaerak UPV/EHUko idazkaritza birtualaren bitartez egin behar dira
SARBIDE PROBETARAKO EGOKITZAPENEN GIDA 2023-2024
Gida hau BERRITZEGUNEKO Hezkuntza Premia Bereziko Aholkulari eta BIGARREN HEZKUNTZAKO Ikastetxeko Orientatzaileei zuzenduta dago. Bere helburua Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio-probetan egokitzapenak eskatzeko prozeduraren berri ematea da.