inf_pruebas_de_acceso_bachillerato

2024ko EGOKITZAPEN ESKAERARAKO PROZEDURA UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOAN

URTARRILA                  

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek pertsona bat izendatu behar du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko dena.

OTSAILAREN 2a BAINO LEHEN

Ikastetxeak formulario bat beteko du Zerbitzuaren webgunean, arduradunaren datu hauekin: Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, helbide elektronikoa (konpartitu gabeko kontua), ikastetxearen izena, kodea eta telefonoa.

OTSAILAREN 9

Zerbitzuak ikastetxeko arduradunari sarbiderako kodeak eta egokitzapenen eskaerak egiteko argibideak bidaliko dizkio. Kode hauek espezifikoak dira USEko egokitzapenak bideratzeko.

OTSAILAREN 12tik MARTXOAREN 1era

Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaera egiteko ikasleak USEko aurrematrikula egina izan behar du.

Arduradunak eskaerak bideratzeko  hurrengo dokumentazioa pdf edo word formatuan eskaneatuta behar ditu, beti ere ikaslearen egoeraren arabera.

  • Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa. Azken honetan hurrengo datuak agertu behar dira; ikaslearen izen eta abizenak, diagnostikoa, profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne).
  • Egokitzapen txostena:
    • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan dauden ikasleen kasuan: Berritzegune, IBT edo Gorren Koordinazioak egindako egokitzapen txosten bat ikastetxera bidali behar da.
    • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan ez dauden ikasleen kasuan: Ikastetxeko egokitzapen txosten bat

Egokitzapen txostena egiteko zerbitzuko web atarian 2024rako eskuragarri dagoen formularioa erabili:  www.ehu.eus/discapacidad

MARTXOAREN 4tik MAIATZAREN 10era

Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu eta GAUR aplikazioaren  bitartez onarpenaren berri emango da. Beharrezkoa den kasuetan soilik zerbitzua ikastetxeko arduradunekin jarriko da harremanetan.

MAIATZAREN 13tik 24ra

Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera zein deialdian kudeatuko den zehazteko.

OHIKO DEIALDIA

MAIATZAREN 29

Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

MAIATZAREN 30 ETA 31

Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

EKAINAREN 3 ETA 4

 

Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak  baieztatuko dizkio.

EZ OHIKO DEIALDIA

EKAINAREN 12tik 22ra

Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera kudeatuko behar den zehazteko

EKAINAREN 26

Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

EKAINAREN 27 ETA 28

Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

 UZTAILAREN 1 ETA 2

Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak  baieztatuko dizkio.


HARREMANETARAKO PERTSONAK:

Araban: Natalia Ortiz Blasco  945 01434384

Bizkaian: Kepa González Antona  946 012258

Gipuzkoa: Mamen López Lizarralde  943 015184 / Ane Amondarain 943 018137

discap@ehu.eus

IKASTETXEKO ARDURADUNAREN DATUAK BIDALTZEKO FORMULARIO BERRIA

Ikastetxeak formulario hau beteko du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko den arduradunaren datuekin.

 

IKASTETXE EDO BERRITZEGUNEEN EGOKITZAPENEN TXOSTENA EGITEKO FORMULARIOA

Esteka honetan, sarbide-proban hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapen-txostena egiteko inprimakia dago eskuragarri. Fitxategia deskargatu behar da, eskatutako informazioa osatu eta beharrezko egokitzapenen laukitxoak markatu, izan diren egokitzapenen eta talde bakoitzari eskaintzen direnen arabera.

Ezinbestekoa da ikaslearekin adostea eskatu beharreko egokitzapenak.

Txostena osatu ondoren, inprimatu, sinatu eta zigilatu egin behar da, GAURen eskaeran kargatu ahal izateko.

 

Berritzeguneko txostenerako formulario berria 2024

ESKAERAK

Eskaerak UPV/EHUko idazkaritza birtualaren bitartez egin behar dira

SARBIDE PROBETARAKO EGOKITZAPENEN GIDA 2023-2024

Irudia

Gida hau BERRITZEGUNEKO Hezkuntza Premia Bereziko Aholkulari eta BIGARREN HEZKUNTZAKO Ikastetxeko Orientatzaileei zuzenduta dago. Bere helburua Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio-probetan egokitzapenak eskatzeko prozeduraren berri ematea da.