Desgaitasunak dituzten ikasleen arreta sarbide probetan 2022-2023 ikasturtea
Gida hau BERRITZEGUNEKO Hezkuntza Premia Bereziko Aholkulari eta BIGARREN HEZKUNTZAKO Ikastetxeko Orientatzaileei zuzenduta dago. Bere helburua Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio-probetan egokitzapenak eskatzeko prozeduraren berri ematea da.
1. Eginkizuna

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.

2. Araudia
Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.
UPV/EHUko ESTATUTUAK
17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.
Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.
Lehenengo Titulua. UPV/EHUren izaera eta helburuak
4. art -
2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:
b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.
3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotutako rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.
II. Titulua Unibertsitateko kideak
V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak
67. art –
UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kideek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura
68. art –
- UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasleei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debekatu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.
- Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
- Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.
- UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.
- UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xedatutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA
AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko
Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean.
Hurrengo informazioa aurki dezakezu:
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
- Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
- Erreklamazio prozedurak.
- Datuak babestu.

3. UPV/EHUko III. Inklusio Plana 2019-2022
2019ko apirilaren 11n UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua.
1. ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.
1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.
1.2. Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.
2. ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.
2.1. Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.
2.2. Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.
2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten harrera prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzen lagunduko dietenak.
3. ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzen erraztea.
3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.
3.2. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.
3.3. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea.
3.4. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea.
4. ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea
4.1 Unibertsitate ikasketak amaitu ondorengo erabakiak hartzeko erraztasunak ematea.
4.2 Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.

4. Lan taldea
-
Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordea
-
Ikasleen Zuzendaritza
-
Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
-
Arabako Arreta Unitatea
-
Orientazio Teknikaria
-
-
Bizkaiko Arreta Unitatea
-
Orientazio Teknikaria
-
-
Gipuzkoako Arreta Unitatea
-
Orientazio Teknikaria
-
Desgaitasunetan Teknikari Arduraduna
-
Administrazio Laguntzailea
-
Hezkuntza Laguntzaile Espezialistak
-
Zeinu Hizkuntza Interpreteak
-
-
-
-
-

5. Ikasleen erroldaren bilakaera
2017-2018 | 2018-2019 | 2019-2020 | 2020-2021 | 2021-2022 | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
EM | GI | GU | EM | GI | GU | EM | GI | GU | EM | GI | GU | EM | GI | GU | |
IKUSMENA | 12 | 11 | 23 | 14 | 15 | 29 | 9 | 17 | 26 | 11 | 18 | 29 | 10 | 18 | 28 |
ENTZUMENA | 15 | 9 | 24 | 12 | 9 | 21 | 14 | 8 | 22 | 13 | 9 | 22 | 14 | 9 | 23 |
MOTOREA | 23 | 34 | 57 | 27 | 34 | 61 | 25 | 30 | 55 | 29 | 36 | 65 | 25 | 38 | 63 |
BESTE BATZUK** | 114 | 129 | 243 | 137 | 142 | 179 | 169 | 153 | 322 | 182 | 173 | 355 | 219 | 169 | 388 |
GUZTIRA | 164 | 183 | 347 | 190 | 200 | 390 | 217 | 208 | 425 | 235 | 236 | 471 | 268 | 234 | 502* |
*2020-2021 ikasturtean 471 erroldatutako ikasletik 82 tituludun dira eta 52k ikasketak utzi dituzte. 2021-2022 ikasturtean 165 ikasle berri sartu dira. (5.1. taula ikusi)
**Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita desoreka psikikoak eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere.

5.1. Erroldan gehitu diren ikasle berrien garapena
2017-2018 | 2018-2019 | 2019-2020 | 2020-2021 | 2021-2022 | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
EM | GI | GU | EM | GI | GU | EM | GI | GU | EM | GI | GU | EM | GI | GU | |
IKUSMENA | 1 | 8 | 9 | 4 | 5 | 9 | 2 | 2 | 4 | 4 | 2 | 6 | 5 | 5 | 10 |
ENTZUMENA | 4 | 4 | 8 | 1 | 2 | 3 | 7 | 2 | 9 | 3 | 3 | 6 | 5 | 2 | 7 |
MOTOREA | 7 | 8 | 15 | 9 | 9 | 18 | 11 | 9 | 20 | 12 | 12 | 24 | 9 | 12 | 21 |
BESTE BATZUK* | 41 | 49 | 90 | 57 | 46 | 103 | 63 | 45 | 108 | 63 | 59 | 122 | 74 | 53 | 127 |
GUZTIRA | 53 | 69 | 122 | 71 | 62 | 133 | 83 | 58 | 141 | 82 | 76 | 158 | 93 | 72 | 165 |
* Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita desoreka psikikoak eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere.
Ikusi informazio gehiago “EHU eta ezgaitasuna zenbakitan” zerbitzuko web orrian.

6. Unibertsitate sarrerarako desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonentzako arreta
6.1. Helburuak
- Unibertsitatera sartzeko eta sarrera probetarako orientabidea, argibideak eta aholkuak emateko komunikazio-bideak finkatzea.
- Ikasleek Unibertsitatean izango dituzten behar berezien ebaluaketa egitea eta baliabideen gestioak gauzatzea.
6.2. Jarduerak
- Sarrera probetan egokitzapenak egiteko prozedurari buruzko informazioa ematea Berritzeguneei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko Zentroei eta Helduentzako Irakaskuntza Zentroei.
- Berritzeguneek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko Zentroek eta Helduentzako Irakaskuntza Zentroek eginiko kontsultak erantzutea.
- Unibertsitate-aurreko desgaitasunak eta, oro har, premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapen-eskaerak kudeatzea, unibertsitatera sartzeko batxilergoaren ebaluazio probetan.
- Unibertsitatera sartzeko batxilergoaren ebaluazio probetako epaimahaikideei desgaitasunak eta, oro har, premia bereziak dituzten ikasleen arretarako aholkularitza ematea.
- Desgaitasunak eta, oro har, premia bereziak dituzten ikasleek egin nahi dituzten tituluei buruzko informazioa, aholkularitza eta orientazioa ematea.
6.3. Egokitzapenak unibertsitatera sartzeko ebaluazio probetan
Motore urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:
- Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
- Altzari egokitua
- Espazio irisgarriak
- Hezkuntza laguntzarako espezialista
- Transkripzioa
- Aparteko gela
- Ordenagailua (posible diren ikasgaietan)
Ikusmen urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:
- Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
- Hizkiak handitzea
- Azterketen egokitzapenak IBTk eginda
- Aparteko gela ekipamendu espezifikoarekin
- Ordenagailua, lupa, braille teklatua, etb
Entzumen urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:
- Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
- Zeinu Hizkuntzako Interpretea
- Eserlekuaren erreserba lehen ilaran
- Argibide pertsonalizatuak
- Gorreriari buruzko jarraibideak zuzentzaileentzat
Beste desgaitasun mota batzuk dituzten ikasleentzako egokitzapenak:
- Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
- Komunera joateko edo gelatik ateratzeko baimena
- Krisi kasuetarako argibideak, elikagaiak hartzeko, medikazioa edo neurgailu eta aparatuak edukitzeko baimena
- Aparteko gela
Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleentzako egokitzapenak (DEA edota AGNH):
- Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
- Azterketa hasieran irakasleak azterketa ozen irakurtzea
- Azterketaren egituraren berri eman eta argibideak modu pertsonalizatuan azpimarratu ikasleak denbora antolatzeko
- Azterketaren amaieran idatzitakoa ulergarria dela eta galdera guztiak erantzun dituela egiaztatu
- Azterketaren amaieran ozen irakurtzea ikasleak idatzitakoa berrikusteko
- Ordenagailua (posible diren ikasgaietan)
- Eserlekuaren erreserba distrakzioak ekiditeko
- Diskrezioz arreta deiak egitea arreta galtzen duenean
- Azterketa amaitzeko falta den denbora adierazi
- Dislexiari buruzko jarraibideak zuzentzaileentzat
Autismoaren Espektroko Nahasmenak (AEN) dituzten ikasleentzako egokitzapenak:
- Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
- Komunera joateko edo gelatik ateratzeko baimena
- Azterketaren egituraren berri eman eta argibideak modu pertsonalizatuan azpimarratu ikasleak denbora antolatzeko
- Ordenagailua (posible diren ikasgaietan)
- Erreserbatutako eserlekua edo aparteko gela
- Azterketa egingo den instalazioa aldez aurretik bisitatu
6.4. Unibertsitatera sartzeko ebaluazio probetako egokitzapenak eskaerarako prozedura
URTARRILA
Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak pertsona bat izendatu behar du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko dena.
OTSAILAren 3a BAINO LEHEN
Ikastetxeak arduradunaren hurrengo datuak bidaliko ditu discap@ehu.eus helbidera: Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, helbide elektronikoa (konpartitu gabeko kontua), ikastetxearen izena, kodea eta telefonoa.
OTSAILAren 10
Zerbitzuak ikastetxeko arduradunari sarbiderako kodeak eta egokitzapenen eskaerak egiteko argibideak bidaliko dizkio. Kode hauek espezifikoak dira USEko egokitzapenak bideratzeko.
OTSAILAren 13tik – MARTXOAREN 3ra
Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaera egiteko ikasleak izen-ematea egina izan behar du.
Arduradunak eskaerak bideratzeko hurrengo dokumentazioa pdf edo word formatuan eskaneatuta behar ditu, beti ere ikaslearen egoeraren arabera.
- Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa. Azken honetan hurrengo datuak agertu behar dira; ikaslearen izen eta abizenak, diagnostikoa, profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne).
- Egokitzapen txostena:
- Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan dauden ikasleen kasuan: Berritzegune, IBT edo Gorren Koordinazioak egindako egokitzapen txosten bat ikastetxera bidali behar da.
- Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan ez dauden ikasleen kasuan: Ikastetxeko egokitzapen txosten bat
Egokitzapen txostena egiteko zerbitzuko web atarian eskuragarri dagoen formularioa erabili
MARTXOAren 6tik MAIATZAren 12ra
Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu eta GAUR aplikazioaren bitartez onarpenaren berri emango da. Beharrezkoa den kasuetan soilik zerbitzua ikastetxeko arduradunekin jarriko da harremanetan.
MAIATZAren 15tik 26ra
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera zein deialdian kudeatuko den zehazteko.
OHIKO DEIALDIA
MAIATZAren 31
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren berri emango dio zerbitzuari.
EKAINAren 1 eta 2
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.
EKAINAren 2 eta 5
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak baieztatuko dizkio.
EZ OHIKO DEIALDIA
EKAINAren 14tik 23ra
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera kudeatuko behar den zehazteko.
EKAINAren 28
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren berri emango dio zerbitzuari.
EKAINAren 29 eta 30
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.
EKAINAren 30 eta UZTAILAREN 3
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak baieztatuko dizkio.
Harremanetarako pertsona:
Araba: Natalia Ortiz Blasco / 945 01434384
Bizkaia: Kepa González Antona / 946 012258
Gipuzkoa: Mamen López Lizarralde / 943 015184

7. Glosarioa
HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan. Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.
*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat lortuz.
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.
* DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.
*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea baimentzen du.
GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.
*Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152

Dokumentua: