Eduki publikatzailea

Antzerkia: Dantza egin, dantza egin, madarikatuak!!

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/26 Noiz arte: 2017/04/24, 18:00 - 12:52

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 26, 18.00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroaren auditorioan, Donostian, Gipuzkoako Campuseko antzerki praktikako tailerretan parte hartu duten lagunek ‘Danzad, danzad, malditos!' antzezlana taularatuko dute.

Sarrera irekia da.

Laburpena: Antzerki muntaketa bat da, Iparramerikako depresio handian egiten ziren dantza maratoietan inspiratuta eta, jakina, gurea bezalako krisi garaiko lehiaketa tipikoetan. Antzezlan honetan, giza ariman murgiltzen gara, haren desira eta ametsetan, haren atsekabe eta gatazketan.

Zertan datza dantza maratoia? Bada, bikote bakoitzak dantza egin behar du geratu gabe, eta mugimenduan denbora gehien igarotzen duen bikotea izango da garaile. Alabaina, kontua ez da dantza egitera mugatzen, bertan diren askok girotzen baitute maratoia: garai bateko izarrak, promesa berriak, kazetaritza garratza eta etengabeko probokazioa. Karrusel horretan, bizitza bakoitzaren unerik zoroenak, ederrenak edo mingarrienak erakutsi nahi dira, ‘gizakiaren draman' barneratzeko irrikaz diren ikusleen aurrean. Dantza egin, dantzari madarikatuak eleberria (Zaldiak ez al dira horrela akabatzen? izenburuarekin ere ezaguna) ezagun egin zen Sidney Pollack zuzendariaren film ikusgarriari esker.