Eduki publikatzailea

Jardunaldia: Animalien aurkako tratu txarrak prebenitzea

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/26 Noiz arte: 2017/04/25, 09:30 - 10:54

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkena, apirilaren 26an, 09:30ean, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan, Donostian, animalien aurkako tratu txarrei buruzko jardunaldi bat egingo da hirugarren urtez jarraian, eta hainbat adituk eta erakundeetako hainbat ordezkarik gizarteko indarkeria forma hau prebenitzeko gakoak aztertuko dituzte.

Aurtengo leloa "Animalien aurkako tratu txarra: prebentzioa eta erreparazioa" izango da, eta honako hauek izan dira antolatzaileak: Kriminologiaren Euskal Institutua, Euskal Biktimologia Sozietatea eta Animalex bulegoa.

Sarrera doakoa eta librea da.

Kriminologiaren Euskal Institutuko presidente Gema Varonak adierazi duenez, "gure gizartean areagotzen ari da gainerako izaki bizidunak errespetatzeko betebehar etikoari buruzko kontzientzia eta haien sufrimendua saihestearena". Gizarte honetan gero eta gehiago agertzen dugu animalien aurkako edozein tratu txarren gaineko gaitzespena. Eta, sentsibilitate hori areagotuz joan den heinean, legeak ere aldatuz joan dira, eta gero eta gehiago debekatzen eta zigortzen dira animalien aurkako tratu txarrak. Unibertsitatea ez dago gizarte eta lege aldaketa horretatik kanpo; 2015. urteaz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak animalien aurkako tratu txarrei buruzko jardunaldi bat egiten du. Jardunaldi horretan, Euskadiko eta beste autonomia erkidego batzuetako adituek eta erakundeetako ordezkariek gizarteko indarkeria forma hori prebenitzeko eta horren aurka egiteko gakoak aztertzen dituzte.

Aurtengo jardunaldian, 1993an onartutako eta gaur egun indarrean dagoen animaliak babesteko euskal legea aldatzeko beharra jorratuko da, baita animaliak babestearen eta elkarbizitza arduratsua izatearen aldeko politika publiko etiko, eraginkor eta efizienteak abian jartzeko beharra ere. Horrez gain, animalia biktimak leheneratzeko dauden arazoak ere landuko dira, baita tratu txarrak eman dituzten horiek berriro hezteko programak ere.
Amaitzeko, mahai inguru bat egingo da, eta arlo honen inguruan lan egiten duten instituzio eta erakundeetako ordezkariek animalien aurkako tratu txarrak prebenitzean zein erronka eta proposamen nagusiri heldu behar zaien identifikatu eta eztabaidatuko dute, nork bere esparrutik.

Ekitaldian honako erakunde hauetako hizlariek parte hartuko dute: Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltza, Logroñoko Udaltzaingoa, Gipuzkoako Albaitarien Elkargoa, Alacanteko Probintzia Auzitegia eta El Karpin Fauna Babesteko Zentroa. Horiekin batera izango dira Bizkaiko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko eta Intercids-Animalien aldeko eragile juridikoen elkarteko Animalien Zuzenbideko adituak ere.

Jardunaldi hau, hirugarren edizio honekin, erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Euskadin animalien aurkako tratu txarren arloan, eta honako erakunde hauen babesa lortu du: Zaragozako Unibertsitatea, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua, Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoa eta Bilboko SOS Animaliak Babesteko Elkartea.