Eduki publikatzailea

‘Matematikak eguneroko bizitzan' hitzaldi zikloa

Noiz eta non

2017/04/27 2017/04/27, 19:00 - 19:05

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 27an, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), ‘Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana' hitzaldi zikloaren hamahirugarren edizioari hasiera emango zaio.

Aurtengo edizioa Sevillako Unibertsitateko irakasle Guillermo Curberak irekiko du, zeinak ‘Ramanujan, tú a Londres y yo, Hardy,… a la India' hitzaldia emango duen. Sarrera librea izango da.

Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio. Zikloa osatzen duten beste hiru hitzaldiak hurrengo hauek izango dira.

  • Maiatzaren 4an, 19:30etan: "Ocho apellidos matemágicos", Nelo Maestre (Divermates).
  • Maiatzaren 11n, 19:30etan: "La geometría invisible del océano", Ana María Mancho (ICMAT-CSIC).
  • Maiatzaren 18an, 19:30etan: "Datuez ikasten duten algoritmoak eguneroko bizitzan", Inés Garmendia (Unidad de Apoyo a la Investigación – Osakidetza).

Hitzaldiok zuzenean jarraitu ahal izango dira ere www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.

Hitzaldi sorta hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.