Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien oroitidazkia: 2011-2012. ikastaroa

  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2011-2012 ikasturtearen lehen lauhilabetean zehar, irailaren 13an hasi eta azaroaren 22ra arte, igazko kurtsoan hasitako Klasikoen Irakurketa lagunduak 2011 izeneko Zikloari jarraipena eman zaio.
  • Barre egiten jakin. Umorea Antzinatetik egun arte izeneko Ikastaldia egin zen 2011ko urriaren 6 eta 7a bitartean EHU-aren Letren Fakultatean, Antzinate Klasiko ataleko ikertzailea den Idoia Mamolar doktorearen gidaritzapean.
  • Lógos eta Arkhé. Diskurtso politikoa eta agintea Antzinako Grezian izena zeraman ekitaldia 2011ko urriaren 7an EHU-aren Letren Fakultatean egin zen, Antzinate klasiko ataleko kidea den Ana Iriarte doktoreak antolaturik.
  • Antzinaroko Zientzien Institutuak antolaturik 2011ko urriaren 10ean Ikastaroa-tailerra: Antzinateko, zientziak eta informazio eta komunikazioaren teknologiak izeneko ikastaroa egin zen EHU-aren Letren Fakultatean. Ikastaroa Manuel Ramírez Kanaria Handiko Las Palmasko Unibertsitateko irakasleak eman zuen.
  • EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2011ko abenduaren 12etik 14ra bitartean, Antzinate Klasiko ataleko kidea den José Ángel Tamayo Errazkin doktoreak antolaturik Mundu Klasikoari buruzko VIII Hitzaldi Ziklo-aren barne Emakumea ezkontza erromatarrean izeneko Ikastaldia egin zen.
  • Historiaurre, Antzinate Klasiko, Antzinate Penintsular eta Greziar eta Latindar Filologia ataletako zenbait kidek, 2012ko otsailetik maiatzara bitartean, parte hartu zuten Durangoko Arte eta Historia Museoan egin zen ondoko ikastaro honetan: Humanitates: Munduko Historia Laburra IV. Prehistoria e Historia Antigua.
  • 2012ko otsailetik maiatzara bitartean Antzinate Klasiko eta Antzinate penintsular ataletako zenbait kidek hitzaldiak eman zituzten EHUren ikasle ohien elkarteak eta Arabako Esperientzi Gelek antolatutako Erroma. Mundo ezagunaren jabea II izeneko ikastaroan.
  • Antzinate Klasiko ataleko ikertzaile den Elena Torregarai andereak antolaturik Letren Fakultatean 2012ko martxoaren 6an ondoko nazioarteko mintegia izan zen: Gestionar el fracaso. Algunas sombras en la diplomacia romana.
  • Elena Torregarai, Antzinate Klasiko ataleko ikertzailearen, eta Juan José Larrea, Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Saileko irakaslearen ardurapean  Baskoiak eta beste barbaro batzuk. Antzinate berantiarreko etnien ikerketarako ikuspegi berriak gaia aztertu zen Letren Fakultatean 2012ko apirilaren 24-25ean egin ziren Ikerketa Mintegi eta Jardunaldietan.
  • Letren Fakultatearen Unibertsitate Hedakuntzaren IV Jardunaldietan, Greziar eta Latindar Filologia ataleko ikerlari den Elena Redondo Moyanok antolaturik, Kultura Klasikoari buruzko Ikastaro bat eskaini zen, 2012ko uztailaren 2tik 8ra bitartean.