Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

digital 1 izond zenbakien bidez adierazten dena. ik numeriko 2.

Autoko koadro digitalera egin nuen so: 99.08.05 01:32 17.5ºC.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Denbora beti aurreraka doan irudipena (gertairudia, esango luke Orixek), areagotu egin da erloju digitalak ugaldu direnetik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 129. orr.

Termometro digital zehatzak, azalerako eta barruko tenperatura (k) neurtzeaz gainera, bere kronometroak jakinaraziko digu elikagaia noiz dagoen prest, beroaldia amaitutakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

Ate aurrean gelditu naiz, itxita zegoen, kode digital batez.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 83. orr.

Postmodernitatearen gizakia homo digitalis bilakatu da, gogoeta abstraktu eta analitikorako gero eta elbarrituago, gero eta ezinduago.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.

2 zenbakiak eta letrak adierazteko, eta irudiak eta hotsak erreproduzitzeko seinale diskretoen bidez aritzen dena.

2004rako aurreikusi den telebista analogikoaren ordez, digitala sartzen denean aldaketa handia etorriko baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.

Teknikariak paper bat atera zuen besapean zeraman karpetatik, zinta metriko bat soineko poltsikotik, eta argazki kamera digital txiki bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 124. orr.

Nire kolega honek zortzi pistako grabagailu digital bat eta mahai bat utziko dizkigu gure diskoa izango dena grabatzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 216. orr.

Irudi digitalaren munduan dauden joera berritzaileen erakusleiho handia da Artfutura jaialdia.  Berria - Kultura   2004-11-10

Udazkenean, telebista digital interaktiboa zerbitzua ematen hasi nahi du Euskaltelek.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Euskaldun berriaren inguruko filma bideo digitalean grabatu eta gero pasatuko dute zinemara.  Berria - Kultura   2004-08-01

Bisa eta pasaporteetan argazki digitala, hatz markak edo betseina ipiniko dira.  Berria - Mundua   2004-03-26

Mendea bukatzen ari ginenean sinadura digitala garatzen ari ziren euskal epaitegiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 161. orr.

Globalizazioaren gakoak teleteknologiak dira (satelitea, diru elektronikoa, informatika, Internet, sare telematikoak, teknologia digitala, CD-Rom, DVD, errealitate birtuala, adimen artifiziala, bioinformatika eta beste horrenbeste).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Komunikabideen arteko konbergentzia digitala aztertu behar genuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 183. orr.

Gasteizko egitarauarekin alderatuta, Resfest 2004 zinema digitaleko jaialdiko hainbat eduki aurreratuko dituzte Donostian.  Berria - Kultura   2004-11-10

Arte digitalak hamar urteko historia besterik ez du.  Berria - Kultura   2004-01-13

Euskal Agiritegi Nazionala euskarri digitalean eratzeko.  Berria - Kultura   2004-10-28

Aro digitalean, ordea, bi zenbakirentzat bakarrik dago tokia, eta hirua bazterketaren zenbakia bihurtu zaigu horrenbestez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 177. orr.

3 Interneten bidez zertzen dena.

Gazteentzako agerkari digitala jarri dute 'bertsozale.com' webgunean.  Berria - Kultura   2006-04-08

'Cyclingnews.com' kazeta digitalak 2005. urteko txirrindulari onena izendatu du.  Berria - Kirola   2006-01-05

Prentsa digitalak izugarri egin du gora mundu osoan, azken bost urteotan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Hilaren 10ean halako amets hutsa, edizio digitalean, paperera pasa ez zena: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 86. orr.

Ostegunean, El Diario Vasco-ren edizio digitala irakurtzen: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 132. orr.

Kontsultarako entziklopedia digital garrantzitsuenetako bat da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.

Telebistan ere ez nuen edizio digitalik ezagutu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

«Europa itxaroten ari zen musika denda digitala» sortu du Apple enpresak.  Berria - Kultura   2004-06-16

Googlek eratu nahi duen liburutegi digitalaren antzekoa izango da.  Berria - Kultura   2006-03-28

Euskal Liburutegi Digitalaren Ataria (www.euskadi.net/LiburutegiDigitala) erakunde bien arteko akordioari esker jarri da abian.  Berria - Kultura   2004-06-10

Europako Liburutegi Digitala sortzeko lehen pausoak ematen ari dira.  Berria - Kultura   2006-03-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus