Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)

« »

ANDERE├ĹO (1975)

Xabier Gere├▒o
Jon Kortazar

Euskal literaturaren sisteman beti izan da arazo irakurleak biltzea, batez ere eskolan gazteleraz erakusten zen garaietan. Irakurleak euskal literaturara erakartzeko bigarren mailako literatura sortzen saiatu da Xabier Gere├▒o (1924) bere lan oparo eta zabalean. 1975. urtean argitaratu zuen Andere├▒o nobelak, baina, ezaugarri bereziak ditu genero literaturan lan egin duen egilearen ibilbidean.

Genero literaturako zenbait arauri muzin egin gabe, eta hortxe datza nobela horren alderik ahulena, Xabier Gere├▒ok benetan gertaturiko kasu bat azaltzen du testuan.  Itziar andere├▒oak arazo larriak ditu etxean, eta joera sentimental horrek definitzen du pertsonaia. Lan egiten duen ikastolan zuzendari izateko pertsona bi proposatu dira, bata irakasleek hautatua, bestea Juntak. Hari honen inguruan bilbatzen da nobelaren gakoa. Idealismoaren eta errealismoaren arteko eztabaidan, Gere├▒ok mundu ikuskera desberdin biren arteko moldapena islatzen du, gauzak arinki aipatuz, eta nobelaren gatazka maila ideologikoan kokatuz; izan ere, ezkerreko abertzaletasuna eta eskuinekoak aurrez aurre direneko egoera baten deskribapena egiten da baina, ez da kausalitatea askorik zaintzen. Kontalari orojakile eta baloratiboak zedarritzen ditu irakurketa bideak, kontalariak parte hartzen du, maila narratiboan, inoiz koherentzia hautsiz eta maila narratibotik historikora igaroz, “Ikastola bateko historia” atalean bezala. Irakurleari toki estua geratzen zaio erabakiak hartzeko.

Kontsumozko literaturaren helburua irakurleak irakurtzen hasi aurretik duen munduaren ikuspegia indartzea izan da eta bere hartan jarrai dezan ahalegintzea. Tesi nobelatik hurbil dago, beraz, Andere├▒o.

 

« »
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus