Elikagaien kontsumoa kontrolatzeko ‘App'a

Elikagaien kontsumoa kontrolatzeko ‘App'a

ALBISTEAK

ARABAKO CAMPUSA

KOMUNIKAZIO BULEGOA

UPV/EHU

asteazkena, 2017ko urriaren 4a

ELIKA Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak aplikazio bat garatu du janari kontsumoaren jarraipen pertsonalizatua egiteko, Euskal Herriko Unibertsitateko Elikadura eta Gizentasuna Ikerketa Taldearekin (CIBERobn ISCIII) eta Dietetikako eta Nutrizioko Espainiako Elkarte Zientifikoarekin lankidetzan.

ELIKA Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, Bilbon egin den Growing Young kongresuaren esparruan, aplikazio informatiko bat aurkeztu du: autolaguntzako tresna bat izateko asmatua, aukera ematen dio erabiltzaileari bere janari kontsumoaren jarraipena egiteko, baita dieta osasungarri eta orekatu batekin alderatzeko ere. App hau, Android nahiz iOS sistemadun mugikorretarako eskuragarri, erabat dohainik deskargatu daiteke bai Google bai Apple dendetan.

Modu osasungarriago batean elikatu nahi duten guztientzako tresna bat da. Hautaketa-pantaila sinple baten bitartez, egunero kontsumitutako elikagaien erregistroa eraman daiteke, eta eguneko txosten bat sorrarazten du dieta osasungarri eta orekatu bati jarraitzeko gomendioekin. Gainera, 7 egun osatu ondoren, asteko txosten bat ere sortzen du.

UPV/EHUko Elikadura eta Bromatologia Arloko ikerketa-taldeak aldez aurretik baliozkotutako janari ahorakinen erregistro batean oinarrituta dagoen aplikazioa da, Gasteizko Udalak finantzatua. SEDYN Dietetikako eta Nutrizioko Espainiako Elkarte Zientifikoaren laguntza ere jaso du.

Deskargatu:

Android 

iOS

Bideo tutoriala: 

 
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es
 
Campusa cookies-ak erabiltzen ditu webguneari ematen zaion erabilerari buruzko informazioa biltzeko helburuarekin. Lege Oharra ikusi   Onartu